Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
talentudun izond talentua duena.
Edozein arazoren aurrean bat-batean konponbidea asmatzen jakin duen teknikaria, pertsona talentudun, argi eta injeniotsutzat hartua izango da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 79. orr.
Aski poeta talentudun eta famatua. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.
Zerrenda «orekatua» lortu dute, zinemagile «oso onak» eta gazte «talentudunak» bilduta. Berria - Kultura 2004-09-01
Taldeko jokalaririk talentudunena. Berria - Kirola 2006-02-26
Bertsolarien kasuan bat-batekotasunak ez du zerikusirik aldez aurretik zerbait taxutzeko gaitasun faltarekin eta pertsona bereziki talentudun eta argia izatearekin ere ez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 79. orr.