Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taldexka 1 iz taldetxoa.

Kristina ez zen gehiago parrokiara biltzen, Alde Zaharreko txabiske ziztrin batera baizik, hiri osoan dozena bat militante baino gehiago ez zuen taldexka baten egoitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Bortitza da Rousseauren erasoa taldexkaren onuragatik herria sakrifikatzen dutenen aurka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

Etxeko gizona, Antonio, izugarri erreakzionarioa zen, eta afal garaian [...] grebak eta iskanbilak antolatzen zituzten "taldexkez" aritzen zen etengabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 399. orr.

Gizon hori, Maxime Brunerie, eskuinburuko taldexka batean barne izana zen.  Herria   2004-12-16

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitzinetik, 1944eko üztailaren 7a zen, Larrabileko patarrari goiti jin zelarik maki taldexka bat hogeita zonbait behirekin, Ündüreineko geltokian treinetik hartürik beitzütüan, alemanen hazkürritako pe hortarat ari zirelarik.  Herria   2001-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus