Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taldetxo 1 iz talde txikia. ik taldeño; taldexka.

Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen, elkarrekin seinale bidez komunikatuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Hiru-lau laguneko taldetxo hartara joateko ez nintzen gauza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Zortziren bat festalaguneko taldetxo bat osatua genuen ordurako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Urte horietan, Elkarteko nagusi izateari utzi zion eta, hainbat gaitzek jota, erretiratu egin zen, anaia leialenen taldetxoarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Egongelan geratzen zirenek dantzan aspertuak ziruditen, eta taldetxoetan hizketan ari ziren, lasai.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 285. orr.

Batzuetan hitzaldiak ematen zizkiguten, beste batzuetan gai jakin baten inguruan taldetxoetan bilduta hitz egin behar genuen, edo bakarka hausnartu, edo denok bilduta eztabaidatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Herriko bandakoak kioskora igotzen hasi zirenean plazako bazterrak langile penatuen taldetxoz bete ziren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Taldeak eta taldetxoak ezin kondatuzkoak ziren, bakoitza bere buruzagiekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

-Ondo goaz -esan zuen Pepponek, taldetxoaren buruzagi lanetan-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Demetriok Erromatik ihes egin eta Siriako itsasertzeko hiri batera jo zuen giza taldetxo batekin, eta han bere erregealdia hasi.  Elizen arteko biblia   1 M 7,1

Irujok berehala gudari-taldetxo bat izendatu, eta haiekin joateko, Ondarretako kartzelara.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.

Aracilek adiskide taldetxo bat sortu zuen bere inguruan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han.  Elizen arteko biblia   Dt 26,5

Gutxi batzuk besterik ez ziren, etorkin-taldetxo bat besterik ez.      - 0. orr.

Berrogei lagun inguru izango zen han, tertulia-taldetxoak eratuz edo bakarka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Eta ez aspertzeko, jakina, musika taldetxoa daukak hobbytzat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taldetxo bat osatu (5); taldetxo bat sortu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus