Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
taldekoi izond taldean bizitzeko edo aritzeko joera duena.
Gizakia animalia taldekoia da, hau da, taldean bizitzeari abantaila gehiago ikusten dizkio, bakarrik bizitzeari baino. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.
Ez dakit helduagoa nintzen, baina ez hain umea, ez hain taldekoia ere; jendekoia betidanik izan naiz, baina, ez dakit urteen berezko uzkurtze baten poderioz ala irakurketaren sentsibilitate erne berriaz, artaldean ez nintzela gustura sentitzen ohartu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.