Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taldekide 1 iz talde bereko kidea.

Ramon Saizarbitoriarekin eta Ibon Sarasolarekin lankide ala taldekide gisa ibili zinen areago?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

Andrei Kivilev taldekide eta laguna hil zenean [...] edo Cofidiseko zuzendaritzak taldeko kirol jarduna bertan behera uztea erabaki dutenean, deitu omen diote komunikabide denek.  Berria - Kirola   2004-04-16

Portalis, Tronchet, Maleville eta Bigot-Préameneu, horiexek dira taldekide haien izenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Patarroyoren taldekide izandako Jaiver Rosasek jarri zuen abian proiektua.  Berria - Gaiak   2004-06-26

U2-ko taldekide guztiek ere parte hartu dute diskoan.  Berria - Kultura   2004-10-05

Lagun koadrila batekin gauez biltzen ginen, taldekideren baten etxean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 27. orr.

Handik puska batera, taldekideen barre algarek esnatu nautenean, begiak zabaldu, eta Adela bideoan grabatzen ari zitzaidala ohartu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.

Gainerako taldekide gehienak bezala, Leire etzana dago belar gainean, begiak itxirik eta motxila buruko eginda.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Black Catera azaldu nintzenean, taldekideak sakabanatuta zebiltzala jakinarazi zidaten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

Armstrongen taldekide Floyd Landisek irabazi du Portugalen.  Berria - Kirola   2004-02-24

2 (izenondoekin)

Taldekide berria duzue: Iñigo Egia perkusio jotzailea.  Berria - Kultura   2006-03-03

Taldekide ohiek, besteak beste, andre-gixon eta gonazulo deitu zieten, eta, jakina denez, gizonezkoek oso iraingarritzat dauzkate hitz horiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Taldekide ahobero bat, Luis, etengabe ari da Ruben zirikatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 60. orr.

Diziplina orotan ondo moldatzen da, eta taldekide bikaina du alboan: Patxi Vila.  Berria - Kirola   2004-05-08

Hartz bakartiaren 24 irudi zenbatuko zituen, trekeko taldekide txunditu eta hasieran sinesgabeei topaketaren berri ematean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Taldekide-txartelak ere berak eginak ziren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.

Denbora gutxirekin genbiltzanez, kabina bila hasi beharrean, taldekide mordoxka bat superreko telefonoan bertan jarri gara ilaran.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 231. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antzerki taldekide batzuk baserri kalamastra batean jarri ziren bizitzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.

Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-taldekidea; abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea.  Elizen arteko biblia   Am 7,14

Hobi-zulatzaile taldekideak aitzurrari gaitzeko oldea eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

5 (izan du aditzaz)

Gaia datorren astean aztertuko du EAk, Espainiako Kongresuan taldekide duen ERCrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Gauean, taldekide genuen Sasoeta "jakintsuari" esker [...] zerbait gehixeago ikasteko esperantza sumatu nuen, eta berriro bertaratzeko asmoa onartu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 143. orr.

Taldekide nituen batzuk igandero jokatzen dute eta beste batzuk ez.  Berria - Kirola   2004-01-14

Taldekide izan ditudan askok ezin izan dute horretaz gozatu.  Berria - Kirola   2004-10-27

6 (adizlagun gisa)

Nor etorriko zaio taldekide?     «Bizia lo», 2003 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armstrongen taldekide (4); bere taldekide (24); bere taldekide ohien (3); beste taldekide bat (4); beste taldekide batek (3); beste taldekide batzuk (3); izango du taldekide (4)

taldekide baten lesioagatik (3); taldekide berri (3); taldekide berria (3); taldekide berriekin (4); taldekide bikaina (4); taldekide bikaina zen (3); taldekide izan (14); taldekide izandako (3); taldekide izango (3); taldekide ohia (4); taldekide ohiak (15); taldekide ohiek (3); taldekide ohiekin (5); taldekide ohien (7); taldekide ohien aurka (4); zure taldekide (6)

taldekidea izan (4); taldekidea izan zen (3); taldekidea izango (3)

bere taldekideak (17); beste taldekideak (8); gainerako taldekideak (12); taldekideak azaldu (3); taldekideak dira (3); taldekideak nekatuta (3

taldekidearen aurretik (3)

bere taldekideek (8); diote taldekideek (3); dute taldekideek (13); eta taldekideek (6); gainerako taldekideek (7); taldekideek asko (3); taldekideek azaldu (4); taldekideek azaldu dutenez (3); taldekideek beraiek (3); zure taldekideek (3)

bere taldekideekin (14); bere taldekideekin batera (10); beste taldekideekin (4); gainerako taldekideekin (11); gainontzeko taldekideekin (8); gainontzeko taldekideekin batera (3); taldekideekin batera (40); taldekideekin batera aritu (4); taldekideekin batera entrenatu (10); taldekideekin batera entrenatzen (11); taldekideekin entrenatu (13); taldekideekin entrenatu zen (3); taldekideekin entrenatuko (3); taldekideekin entrenatzen (12); taldekideekin entrenatzen hasi (3)

bere taldekideen (10); bere taldekideen artean (3); taldekideen arabera (3); taldekideen artean (10); taldekideen arteko (5); taldekideen izenak (3); taldekideen laguntza (6); taldekideen laguntzarekin (4); taldekideen lana (3); taldekideen ondoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus