Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, gudarosteko buruzagiak izendatu zituen Judasek: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarna gizoneko taldeburuak. Elizen arteko biblia 1 M 3,55
Iban Mayo eta Haimar Zubeldia izango dira Euskaltel-Euskadiko taldeburuak Tourrean. Berria - Kirola 2004-06-29
Bi taldetan banatu nituen nire lagun adats ederrekoak, eta taldeburu bana aukeratu. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.
Gudarosteko taldeburuek Jaunari oparitzat eskainitako urreak ehun eta hirurogeita hamar kilo pisatzen zuen gutxi gorabehera. Elizen arteko biblia Zen 31,52
Ibon Fernandez Iradi, 31 urte, ETA-ko taldeburuetarik ditake polizaren arabera. Herria 2002-12-26
Bere helburua Tourra delako erabaki genuen taldeburu lanak, edo ardura, nik neuk eta Samuel Sanchezek hartzea. Berria - Kirola 2004-04-21
Ñabardurak ñabardura, zer moduz taldeburu jardunean? Berria - Kirola 2004-04-28
Beti esan izan dut Athleticen ez dutela talde ezberdinek egon behar, eta ni taldeburu egotea nahi zutenez, horrelaxe egingo dut. Berria - Kirola 2004-07-14
Aurretik, taldeburu, zaldi gainean nagusi, gizon gazte bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 138. orr.
Taldeburu izendatu zuen, konfiantza zeukalako, baina azkar jabetu zen gasteiztarra nekez sailkatuko zela onenen artean. Berria - Kirola 2004-09-22