Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talasoterapia (orobat talazoterapia g.er. eta thalasoterapia g.er.) 1 iz itsas bainuetan oinarritzen den terapia.

Nere gorputz-arimetako gogorruneak beratzeagatik edo, itsasoari kendutako uretan sartzen naiz gozoro ("talasoterapia" deitzen diote).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Astelehenetan, talasoterapia.  Berria - Kirola   2004-05-18

2 talasoterapia-zentroa. ik talasozentro.

Partida amaitu eta talasoterapiara joatea ohiko bihurtu da errugbi profesionalean.  Berria - Kirola   2004-05-18

Azpimarratzekoa da ikastaroez gain ekitaldi desberdin batzu ere eskainiko direla kurtsoen artetik, deneri idekiak eta urririk: Miarritzeko talasoterapiaren bisita, Donibane Garazirat ateraldia, [...].  Herria   2005-06-16

Sari ederrak banatuko dira: moto bat, bidaia bat itsasontziz, asteburu bat Serge Blanco talazoterapian, apairu bat Oiartzungo Zuberoa ostatuan bi lagunentzat.  Herria   2005-05-05

3 talasoterapia-zentro

Institutu Onkologikoan hitzartutako zerbitzuetarako %20ko deskontua edukiko dute eta baita, zenbait talasoterapia-zentrotan.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Partidak jokatu eta biharamunean talasoterapia zentrora joango gara, Hendaiara.  Berria - Kirola   2004-05-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus