Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talante iz aldartea; izaera.

Baina talantea, jokamoldea, apurka-apurka aldatuz zihoan, horretan ez neukan dudarik, agintariek sinesten ez bazidaten ere...  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

Asko hitz egiten da konponbideaz, talante ederra sumatzen dela esaten da, beste garai batzuk bizi ditugula.  Berria - Harian   2005-09-28

Hain ziren toke marroixka haiek asistematikoak eta talante artistikoari emanak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 69. orr.

Krisiaren kontzientzia bizi-biziz dago idatzita, eta hura gainditu ahal izateko beharko den talante moralaz, honela dio: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.

Zapaterok hausteskundeak irabazi zituenean, talante berri sonatua hauspotu zuten handik eta hemendik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Adierazpen batzuei ez diegu garrantzirik kentzen, bere neurrian baloratzen ditugu, baina talanteei baino, ekintza zehatzei egiten diegu so.  Berria - Harian   2005-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

talante berria (8); talante berriak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus