Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talaka 1 iz kalaka.

Zuk ere beti talaka bera behin eta berriz!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

A zer talaka amarena errusierarekin!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

Hark halako talaka eman zidan asunto hura kaskoan sarrarazteko, ezen azkenean berak baino gehiago sinetsi nuen, eta gero berak zer eta nik ez sinestea nahi!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Talaka hori bera aditua nauk gaur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Ez dut berriz aditu nahi traje berriaren talaka hori!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beshir aldamenean neukan une oro itsatsita muki bat bezala, nire iraultzaile-talaka nazioartekoari adi-adi, liluraturik, begiak ezin irekiago, harrituta nire buru-argitasuna zela-eta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

3 talakan adlag

Ametsetan ere ez huke asmatuko zer den hiru ume inguruan izatea, talakan, amak agindu dielako aqua-park batera eramanen dituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

-Joder, Charly, hi ere hasiko haiz horrekin talakan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

4 talaka eman kalaka eman.

Arruntik maitemindua nintzen, eta ez zitzaidan inporta nire neska arropa gorri-laranjaz janzteko setan bazegoen, edo talaka ematen bazidan joga egiteak nire gogo-gorputzei ekarriko zizkien onurez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Jende hori ezagutzeaz gain, berarekin ibili izan bainaiz bezeroei zuhurrak izateko talaka ematen zienean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 13. orr.

Hark halako talaka eman zidan asunto hura kaskoan sarrarazteko, ezen azkenean berak baino gehiago sinetsi nuen, eta gero berak zer eta nik ez sinestea nahi!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus