Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talaia (orobat talai g.er.) 1 iz eremu zabalak begiztatzeko erabiltzen den gaina edo egiten den dorrea.

Itsaslabarra metro gutxira dago, eta haren gain-gainetik aurrera egiten duen burdinazko talaia txiki bateraino eraman nahi nau aitak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.

Lurra harrotu, harriak kendu eta landarerik onenak landatu zituen; erdian talaia eraiki zuen, eta dolarea egin.  Elizen arteko biblia   Is 5,2

Hogwartseko gazteluaren profila bistatu zuten bere dorre eta talaia askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Ibarraren ikuspegi zabalena zuen talaia horrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Talai hartatik ikusten zen Abraren ikuspegi luzea dastatzeko isilunean murgildu zen bikotea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Jauregia, finean, talaia ezin hobea zen, nondik begizta baitzitekeen, han urrunean, urroztarren dorretxea, baita, legoa laurdenerat-edo, Urbiaingo herria ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Txopako gazteluko talaiara jo nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 256. orr.

2 irud/hed

Badakit nola pasatzen dituzten asteburuak gautoki hits horietan tabureteen gaineko talaietatik atezuan edo edalontzi bati beila egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Euzkadi'ko Jaurlaritzaren New Yorkeko egoitza, talaia bilakatu zitzaion Jesus Galindezen larrupean bizi zen Rojas sinatzen zuen NY-5075i. Xabiertxori ekingo diot berriro, baina oraingoan beste talaia batetik, beste istorio eta aukera batzuk iradokitze aldera. El Pensamiento Navarro eta La Voz de Navarra egunkarietako zuzendaria izan zen 20ko hamarkadan, eta talaia horrek Nafarroako errealitatea aztertzeko toki aukeratua eman zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Baita sortzaileari ere, kanturako talaia bat aukeratzerakoan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.

Hizkuntza asmatzeko askatasunak, ordea, talaia urrutiratzea eskatzen du -irakurri, begiratu, hausnartu...-.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Geroari begira, baina oso talaia ezberdinetatik. Itzulpenaren talaia lanbrotsu eskaintzen bazaigu, itzultzailearen begiak lanbroz zeudelako da.  Berria - Harian   2005-02-26

Oi Hirutasun, kristauen teosofiaren talai supernatural eta superjainkozko eta superrona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Talaia-dorrearen adarrak hurbileko mendixken altuera gainditzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

4 talai egin

Talai egiten ziguten faxista haiek, jakina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste talaia batetik (3)

herriko talaian (3)

txopako gazteluko talaiara (4)

bere talaiatik (6); datuen talaiatik (10); gaurko talaiatik (3); talaiatik begiraturik (3); talaiatik begiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus