Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
taladro 1 iz zulagailua, daratulua.
Joan zen lasai asko hura, Niko taladroa lagata kanpoko aldetik markoari begi zorrotzarekin begira gelditu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 115. orr.
Taladro on bat erosteko eskatu dizu, eta zuri iruditu zaizu dena dakiela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.
Taladroaren hotsa zetorren kaletik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.
2 zura jaten duen zomorro baten izena (Hylotrupes Bajulus)
Arto mota hori taladro zomorroaren aurkakoa da. Berria - Euskal Herria 2004-05-20