Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.
Samantha zela pentsatu zuen, ordurako ahizpa nagusien kamiseta estuak eta oinetako takoidunak janzten zituena. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 50. orr.
Bi emakume zeuden ondoan zutik; bi emakume dotore jantzita, zapata takoidunak, galtzerdi haragi-kolorekoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Martak zapata takoidunak daramatza, eta Txetxurenak ere [...] ez dira deportiboak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 156. orr.
Emakume-zapata takoidunak zeramatzan bati. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.
Zineman "Cabaret" ikusi nuenetik, arropa bakartako zapata takoidunak zeramatzan emakume bat jokatzea zen nire goiz-beiletako fantasietariko bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Oinetan, zapata zuri takoidunak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Sandalia takoidun urrekarak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.
Alutik, zilarrezko zapata takoidunek mugarritutako alutik atera zuen hiru metroko nakarezko idunekoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.
Semea ikusi nuen; hogeita hamar urte zituen, militar botin takoidunak zeramatzan jantzita. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.
Gorriak, berdeak, beltzak, zuriak; eta pare bat, takoidunak, zilar kolorekoak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.
· Oinak minbera zeuzkan, bere zapata zorrotz takoi higatudunetan sarturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.
Gona laburreko traje bat zeraman eta takoidun zapata. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Dibina deitzen zen artista, eta Sergioren lehen betebeharra takoidun oinetakoak janztea izan zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Takoidun zapaten gainean zinbeldu egiten zuen soina. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.
Gero, takoidun sandalia bat kendu eta hankarteraino eraman zion oina, maleziazko irriño batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.
Top beltza eta antezko takoidun botak daramatzan prostituta batek sua eskatu dizu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Hiru hazbeteko takoidun oinetako beltzekin Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.
Bere orratz-takoidun zapatak nire izterrarteko angeluan/egingo lukeen efektua imajinatzen saiatzen naiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 158. orr.
takoidun zapatak (3)