Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joek zigarrokina bota eta takoiaz zanpatu zuen lurzoruaren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Zehar-begiz eta tarteka erreparatu nion [...] bere ibilera deskonpasatu samar horiek miretsiz, takoien gainean baldrexka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.
Zuk ere ikasi behar zenuke takoi gainean ibiltzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Amonarenak izan zitezkeen gona eta takoizko zapata horiak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.
Zapatetako takoiak gastatuta, poltsa bat besotik zintzilik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Juanak takoi azpian itzaltzen du zigarreta, eta bere esku beltzarana nire sorbalda gainean pausatzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Oinetakoak ere beltzak, takoirik gabeak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Besoa falangisten erara luzatzea pentsatu dut, baina takoiak jo eta eskua lokian paratzearekin konformatu naiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 155. orr.
Takoiak elkarren kontra jo eta agurra egin nuen Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Galtza estu berdeak janzten ditu; bluxa berde-beltza, ez askoz laxoagoa; eta takoi luzeko bota beltz altuak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.
Takoi luzeko bota beltz puntadunak, larruzko praka beltzak, niki beltza. «Bizia lo», 2003 - 59. orr.
Takoi luzeko zapaten gainean balantzaka. «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Oso takoi luzeko oinetakoak zituen, eta modu erabat arriskutsuan zebilen haien gainean kulunka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.
Belaunetarainoko soineko bat darama jantzita, eta takoi altuko oinetakoak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.
Takoi altu-altuko oinetakoa zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.
Moketa sendo batek estaltzen zuen zoru osoa, idazkari emakumezkoen takoi altu eta txarolatuen hots zorrotz eta biribilak apaltzeko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.
Bezperan baino takoi altuagoak zekartzan eta soineko beltz sotil eta arin bat besterik ez soinean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
-Takoi zorrotzen gainean ibiltzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 134. orr.
Zango luzeak lerdenago egiten dizkioten takoi fineko botekin. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
«Oi basque, basque» esan zuen takoi tzarren gainean kinkilin-kankalan gerturatzen zitzaiela. Txarolezko takoi luze eta zorrotzdun oinetakoak erosi zizkion Sergiori. Berria - Kultura 2004-04-11
Ezpainak pintatuta eramaten zituen eta kortxozko takoi altuak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Botinetan gomazko takoiak jartzea leporatzen zioten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.
Ondo orraztua, ondo makillatua, bere hamar zentimetroko takoien gainean zut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.
Atsegin zuen haien takoi-hotsa, zola gainean kliski-klaska, haien barre-algaratxoak arnasestuka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.
Janzkera eszentrikoa utzi eta traje txukuna, panty zuriak eta takoi-zapata irrigarri batzuk jantziko ditun. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.
Irriz lehertu zen eta takoi kolpe batez ganbarako atea irekiz erantsi zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.
Bonbilla guzti-guztiak hautsi zituela takoi-kolpeka! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 114. orr.
Emakumea harro zegoen bere oin txikiez, baina harrokeria oinazetsua zitzaion inondik ere, punta kamutseko txapin takoi-altuetan estu-estu sarrarazten baitzituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Paolak ilea moztu nahi izanen zuen, zapata-takoi altuak eraman eta ez "Castagneri jaunak" egiten zituen gizon-zapata sendoak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.
Queer piskoanalisiaren Akilesen takoia dela diozu... Berria - Gaiak 2004-11-19
takoi altu (3); takoi altuak (3); takoi altuko (5); takoi hotsa (3); takoi luzeko (6)
takoien gainean (11)