Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
takografo iz ibilgailu baten abiadura eta egin duen distantzia erregistratzen dituen tresna.
Izan ere, bere kamioiko takografoak dio gau guztian ez zela handik mugitu. Berria - Ekonomia 2006-01-19
Beren ibilgailuetan takografo digitalak jartzearen truke 25 euro pagatuko dituzte garraiolariek. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Ertzaintzak kamioi gidariaren kontrako salaketa jarri du, gurpilak gastatuegiak zeudelako, takografoa berrikusteko epea gainditua zegoelako eta takografoan baimendu gabeko diskoa erabili zuelako. Berria - Euskal Herria 2004-12-22