Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tako 1 iz kirol oinetako batzuk zolan daramatzen pieza puntadunetako bakoitza.

Orpo aldeko takoak larregi ilkatu zitzaizkion zelai lokaztuan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Atzoko partidan, jokaldi batean botaren takoak Stiel Suitzako atezainaren aurpegian sartu zituen.  Berria - Kirola   2004-06-18

2 pelotariak eskuan, behatz zatietan eta eskuko hezurren buruetan jartzen dituen pvc-zko pieza karratuetako bakoitza.

Gero takoak nola jarri behar diren azaltzean, Letamendiak hainbat gomendio eman zituen, besteak beste tako guztiek garaiera berdina izan behar dutela, eta «inoiz» ez direla hatz tartean jarri behar, odol fluxua eragozten baitute.  Berria - Kirola   2004-09-30

Tako lodiek ez diote pilotaren norabidea zuzentzen utzi, eta gaur tako finagoak jantziko ditu.  Berria - Kirola   2006-02-10

Lizarrakoak iragan ostiralean tako gutxiago jarri zuen eskuan eta hobeto aritu zen.  Berria - Kirola   2006-02-16

Orain arteko partidetan Iñigo Pascualek tako asko jarri du eskuin eskuan.  Berria - Kirola   2006-02-10

3 billarrean bola jotzeko erabiltzen den makila.

Zerraldoa ikusirik, begirada saihestu, eta takoaren punta haustu zuen klera urdin batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Gero kolpe azkarregia eman zion takoari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

4 bloke baten baturiko paperezko orrien multzoa.

Takoan geratzen zitzaizkion txartel ertzetatik pasatu zituen erpuruak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.

5 kubo itxurako janari zatia.

Kus-kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, taloen antzeko takoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

6 irud/hed

Zeren eta beraiek egiten baitzituzten kartutxoak, hartu azala, polbora sartu, tako biribilarekin estutu, gero perdigoiekin bete eta, kartoiarekin itxi ondoren, atzetik pistoi berria ezarrita, tiraldi bakoitzeko aldatu beharra egoten zen pistoia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Txalekoko takoarekin zituen arazoak konpondu dituela dio [Perurenak], eta saio onak egin dituela.  Berria - Kirola   2004-05-04

Jendeak esaten zuen ezin nuela erabili txalekoko takoa.  Berria - Kirola   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egur takoak (3); takoak jartzen (3)

takorik jarri gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus