Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

takilla (orobat takila g.er.) 1 iz txartel leihatila, txarteldegia.

Geratzen zitzaion diruak hainbesteraino altxatzen zion bihotza, non erabaki zuen zineko takillan galdetzea Kanjak futbolari famatuaren helbidea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 53. orr.

Ordutegia zabala da eta takillan bi ordu aholkatzen dituzte bisita egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-07

2 lantegi, aldagela eta kidekoetan, banako altzari apalduna, arropa-eta gordetzeko balio duena.

Kuartel ondoko taberna batean arropak aldatu eta takillan utzi, eta arratsaldea lagunekin ematera etorri.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Takilla ireki nuelarikan ohar bat atzeman nuen, betiko gisaz atearen zirritutik sartua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen, ontzitxoetan sarturiko lore ihartu koloretsuak ageri dira ohe ondoko takilletan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

Atelier guztietako takilla guztietako egutegi guztietako titiduna naiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus