Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Takateko bat aditu zen, eztanda txiki baina bere sikuan amorru bizikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Etengabeko joan-etorriak, irekitzen eta ixten diren ateen takatekoak, plater-hotsa, gonbidatuen elkarrizketen marmar gero eta ozenagoa iskanbila bihurtua azkenean, guztia ere bizitzaren edertasunaren eta zoragarritasunaren adierazgarri. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.
Gizonezkoen takoien takateko eta zapata-zoruen ziri-zara traketsak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.
Haritzek egundoko takatekoa eman zion hormari. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 234. orr.
Ruth gomazko botez takateko arinak jotzen ari zen lurzoruaren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.
Nahikoa malguki ezkerretara eta eskuinetara jiratu, eta, orpoa orpoaren kontra, takateko arina jotzen zuen ointxo batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.
Sobakevitxek, berriz, begirunea adierazteko, orpoez takateko arina jorik, antzeko gonbita egin zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.