Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz sekretu batzuk esan zizkion, berarentzako hitzak, eta taka, haren eskuan karamelu bat agertu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.
Taka gogoratu zitzaidan: "Ixter-puxka". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Eta egun batean, taka: soinuak hitz egin zidaan, gure amaren ahotik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Bertara agertu, gazteei ikurrina erakusteko eskatu eta, taka, argazkia atera duen argazkilari baten lekukotasun beste asko bezalakoa, horra lana. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.
Deskuidatu eta, taka, bi zentesimagatik moztu ninan gaizki. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.
Bat-batean, taka! berriz ere, arrebaren eguna zela gogoratu zitzaion, gauean harenean afaldu behar zuela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.
Taka eta taka, indar guztiz berunezko pilotak obus bihurtzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.
Emeki-emeki ibili beharrean, euskara maila unibertsalera presaka eta taka-taka igaro nahi izate horrek, tarrapataka, esan dudan bezala, gero eta zulo handiagoa egiten du gure eta iparraldeko gure anai-arreben artean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.
Emaztearen bizkarra inguratu eta taka-taka lekutu ziren, lurra begipe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
· Nola entzuten nuen nere ama sukaldean taka-taka, taka-taka, gosariko katilu handi zuri batean maionesa egiten. Berria - Gaiak 2006-04-18
Amona Teresa, nire lehengusu bat taka-takan ibiltzen ageri den erretratu bateko atzealdean ageri da, kameraz ohartu gabe, deskuidoan bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.
astindu eta taka (4); erlojua tiki taka (3); taka taka (8)