Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artega eraman du zigarroa hautsontzira, hatz nagiaz tak kolpetxoa emanez errautsa botatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.
Bisaia bat behin ikusi eta, tak, buruan sekulako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Lehen behakoan, tak antzematen dio pozik eta kontent utzi behar duen horri. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 77. orr.
Inazitok globomundia tak jirarazi zuen, Don Patriciok egiten zuen bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.
Eta tak! denboraldi bakarrean Txapeldunen Ligarako sailkatu zuen. Berria - Kirola 2006-03-26
Hara goizaldean ailegaturik gero aireportura eta tak!, nekazari aberastua ote zen otu zitzaidan. Berria - Kultura 2004-08-28
Ba doaz bi lagun espaloian barrena, eta, halako batean, tak, erdikoa erori egiten da. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.
Eta Anaren logelan kolpeak hasi ziren entzuten, tak, tak, tak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 155. orr.
Hortaz, hogeita hamasei bat ordu bihotza tak! elditu zitzaionetik ugaldera bota zuten arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
Makilak hartu eta denak, tak eta tak, balak airera, gainera nori eror dakizkiokeen pentsatzen jarri ere egin gabe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.
Idazmakina hartu eta orri bat sartu nuen, orria eta kopia, Williamsi idazteko asmotan-edo, data tekleatu eta tak-tak, lekua utziz goibururako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.
Erratzagaz azpitik tak-tak joten euskun. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.
Oin puntarekin tak-tak jo du lurra, eta harriari sekulako ostikoa eman dio. «Bizia lo», 2003 - 76. orr.
Oin puntarekin tak-tak jo du lurra. «Bizia lo», 2003 - 76. orr.
· Tak! Tak! halako batean bi eztanda txiki eta opako entzun dira musikaren gainetik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 21. orr.
Oso kolpe akonpasatuak ziren, eta batzuetan arinagoak eta beste batzuetan motelagoak, tak... Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 155. orr.
tak... edo tak-tak-tak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 155. orr.
Gure oinetakoen hotsa entzuten zen: larruzko zolaren tak-tak lehorra ikasketa-buruarenek, gomaren txirri-txirria nireek. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.
Penduluaren mekanika bakarrik: tak-tok, tak-tok. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
Allikeneko erloju zeremoniatsuaren tak-tok geldoa entzun zen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 148. orr.
Ordura arte erreparatua ez nuen erlojuaren tak-tok, tak-tok, tak-tok geldoa entzun dut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
tak tak (21); tak tak tak (9); tak tok (6)