Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakusketako tailurik zaharrena Irungo Junkaleko Andre Mariarena da; XII. mendean egindako irudi erromanikoa da. Berria - Kultura 2004-04-29
Elizaren gibelaldean Naiara eta Iruñeako printzeen hobia eta han, goian, koruko jarlekuak eta sainduen tailuak, ez dakigula zura urreztatua den ala urrea bera zur bilakatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
Maria Birjinaren tailua zuri-urdinaren aurrean aurkitzen zenean, [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.
Kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Beti hor omen zen hamahirugarren kalbarioaren harri tailuaren itzalean, nehork ulertzen ez zuen hizkuntza batean marmaraz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 140. orr.
Zuhaitz lainoen azpian agertzen zitzaizkion harri edo burdin-tailuei begira. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.
Hiltzeko zorian banengo bezala pentsatu nahi dut ea nolako tailua eta neurria eduki izan nahiko nukeen orduan neure eskupeko banatze-lanean. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 197. orr.
Marinelak gehienak, jakina, baina baita bertze jende tailu batzuk ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.
Egia bakoitzak demostrazione bat behar zuela, halako tailuz, non printzipio hura arau bihurtu baitzuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.
Hazi egin nintzen, halako tailuz, non ahul, eskas eta uzkur zena egin baitzen, begi herts-ireki baten bitartean, ausart, azkar eta kuraios. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.
Hala ere, tailuak biribiltzera egiten zion gerri aldean, ilea urria eta grisa zuen, eta aurpegia, adierazpen-olatuak desagertzen zitzaizkionean, triskatua ageri zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
halako tailuz (24)