Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolegioko artista ofiziala bihurtu zen Eguberriak iritsi eta bere eskuz egindako zurezko tailak ekarri zituenean: Jaiotzarako estalpe oso bat bere Haur, Guraso eta abereekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Artearen Historia erakusten zigun fraideak taila haien laudorio bat idatzi zuen kolegioko aldizkarian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Frisoan zimazio doriarra eta astragalo lesbiarra zizelkatu behar dira, erliebe txikiko tailarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.
Berrogeiko taila izango zuen gerri inguruan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.
Elizaren agintzaritzaren aurka oihukatu zuten, doako konpresak eskatu, 38 taila ez zaiela kabitzen ohartarazi. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Arras ongi eusten zion guztiak bere horri, baita D tailara igaro nintzenean ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
-Taila berekoak gara eta. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 64. orr.
Tipo hura mutil bat zuan, mutil gazte bat, galtzen tailagatik, estiloagatik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.
Marley-ren elastiko bat ekarri zion, hiru-lau taila handiagoa. «Bizia lo», 2003 - 75. orr.
Izter erdirainoko blusoi zuriekin ibiltzen zen gehientsuenetan, edota behar baino hiru eta lau taila handiagoko jertseekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.
Han nengoen, hortaz, XXLko txandal-jantzian eta 45 tailako zapatilatan, balantzaka. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.
Izan ere, nik gutxieneko taila ematen nian gutxienez, eta arranoaren bista nian, baina hik ezta hori ere... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 106. orr.
Aukera falta izan zait, edo ez da niretzako moduko pertsonaiarik egon, edo agian ez dut tailarik emango protagonista izateko. Berria - Harian 2005-08-07