Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tailatu, taila(tu), tailatzen 1 du ad zizelatu, landu.

Hiltzen naizenean, ehortz nazak egutera honetan, eta erran harginari ezen taila dezala spiral bat ene hilarrian, epitafio gisa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.

Harri bakoitzak barnean dituen argi eta edertasunak hobeto kanporatzeko, harriak eskatzen duen erara tailatu behar da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Nik ere bai Saderenak, Sade Adou, gure ametsetako emakumea, egur gurian tailaturiko jainkosa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.

Ateburua eta ate-ondoak trakets tailatutako granito urdinezkoak ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

2 harribitxiez mintzatuz, ebaki.

Harribitxi bakoitza tailatzeko edo lantzeko bidea aurrez erabakita zegoen, beraz, mendeetako jakituriak erakusten omen zuen eran.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Behin barruan, gidariak eskailera tailatu luzean gora eraman zituen, lehenengo solairura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.

Bere gelan intxaur-zurezko kutxa astun bat zuen, tailatua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

Etxeak goiko aldean teilatu-hegal tailatuak zituen, zulodunak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus