Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tailandiar izlag Tailandiakoa, Tailandiari dagokiona; Tailandiako herritarra.
Griñatuak ibili dira tailandiar pasaiant baten gainetik, hunek bi sai edo arrano pasaturik Azia alde hartarik Belgikara airekoz. Herria 2004-10-28
Pang Ho-cheung txinatarraren Isabella eta Pe-ek Ratanuarengen Invisible waves tailandiar-korear ekoizpena. Berria - Kultura 2006-01-19
Kore-Eda Hirokazu (Nobody knows) eta Oshii Mamoru (Innocence) japoniarrek, Apichatpong Weerasethakul tailandiarrak (Tropical malady) eta Wong Kar-Wai txinatarrak (2046) parte hartuko baitute sail ofizialean. Berria - Kultura 2004-04-22
Neska exotiko asko dituzu aukeran, malaisiarrak, tailandiarrak, txinatarrak, eskatu besterik ez duzu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.