Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tafeta (orobat tafetan g.er., tafeten g.er. eta tafetai g.er.) 1 iz bilbea eta irazkia kidekoak dituen ehuna, eskuarki zetazkoa.

Makurtuta zegoen, bi eskuekin laztantzen zuela azal bustia, ukituta gamuza zirudiena eta ikusita tafeta zirudiena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 140. orr.

Oraindik eskuetan zeuzkaten oinetako-lokarriak eta tafetenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

Larunbat hartan, ondo gogoan du, tafetan berdezko gona eta alkandora zuria jantzita joan zen lanera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 75. orr.

Tafetaz pintarraturiko gona.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Lihozko uniforme zuria bazter utzirik, tafetazko jantzi urdin ilun bat zuen soinean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Matson andreak, aurreko udaberriko tafetazko janzki urdina soinean, gonbidatu bakoitzari zegokion eserlekua esleitu zion egongelan barrena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Tafetazko errezela krema-kolore horietakoak ezarri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Erbinude zuriz apaindutako kapa edota harri bitxiz jositako jipoi eta hopalanda guzti haien atzean ezkutatutako gorputzak -areago ezkutatuak, gainera, satenezko edo tafetazko azpiko arropa edo lihozko ator txurien atzean- ezin zirela [...] imajinatu guztiz garbi baino, antzinako atletak edo jainkosak bezain akatsik gabeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Nottingham-eko dukearen konpainian sartu zen, eta tafetai eta damaskozko soinekoak apailatu zitzaizkion, ñirñirdunak, zilar-oihalezkoak eta urre-oihalezkoak, begiztadun kortseak eta kalamuzko ileorde kiribil luzezkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

2 (neurriekin)

-Esaiok metro bat tafetai beltz emateko, hau bezalakoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Atzo bere gizonak besabetean zapindu zuen etxeko hutsegite txiki batzuengatik... eta, berak dionez, koloretako tafeta-ehuna bezala aurkituko ditugu honen ipurmasailak..  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus