Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tafallar izlag/iz Tafallakoa, Tafallari dagokiona; Tafallako biztanlea.
Garcia-Acosta tafallarra atzean geratu zen Colladona mendatean, eta horrek jazarpen lanean ari zirenen jarduna erraztu zuen. Berria - Kirola 2004-05-12
Honela kontatzen du Jose Maria Munarriz tafallar gazteak: [...]. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 26. orr.
Ines del Rio Prada preso tafallarraren aldeko plataforma sortu dute Tafallan. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Herriko Udalak karpa jartzea debekatu egin die eta beste modu batean bildu beharko dituzte tafallarren iritziak plataformakoek. Berria - Harian 2005-10-16