Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tabu 1 iz sakratutzat edota ez-garbitzat hartzen denari ezartzen zaion debekua.

Ez buru ez hanka duten mito eta tabuengatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.

Ez baita batere erraza ikerkuntza fidagarria egitea beldurren eta tabuen munduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Ez nuke esango neure arazo hutsa denik inhibizio hori, baina ezta, beharbada, giza espezie osoaren tabua ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Ez al da garaia, ordea, tabua hausteko eta galdera mahai-gaineratzeko?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.

Tabuak akuilatuta, hasi eta bukatu irakurri nuen liburua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Ezjakintasunak tabu asko sortu ditu hilekoaren inguruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Gerrako kontuak errezel gisako tabu baten ostean ezkutatu edo isilarazi ziren Euskal Herrian luzaroan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Dagoeneko hautsi dute AEBetako gidariek [...] beren tabu sakratua: defizit publiko izugarriak metatu dituzte, baita etorkizunari begira ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Heriotza XXI. mendeko tabua bilakatu al da?  Berria - Gaiak   2004-06-09

2 (izenondoekin)

Horrez gain, ez zeukan besteok bezalako tabu eta herabetasun ergelik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Literarioki hitz eginez, gurean ere badira tabu afektiboak, politikoak eta moralak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 378. orr.

Hautsiko ote genuke horrenbestez tabu zahar bat, gurasoen biluztasuna agerian uzteko debekua, Noeren semeetako bat errudun egin zenekoan bezala?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.

Esaten zuen gazteen arteko harreman sexualen kontra zegoela ez tabu moral edo sozialengatik, baizik eta sexu gosearen eta maitasun eskasaren seinale zelako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

Gai hura tabu samarra zen-eta klandestinitate-garai haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Herrian tabu erabatekoa zen gaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 63. orr.

3 (izan aditzarekin)

Garai haietako historia tabua da oraindik gure artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 28. orr.

Sexuak tabua izaten segitzen du etxean.  Berria - Harian   2005-04-15

Beraz, ikusten da gai hori tabua dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Guretzat gai hori pixka bat tabua izan da beti.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 23. orr.

Bada bat hemen sekula aipatzen ez dena, tabu balitz bezala, eta, aitzitik, funtsezkoa dena: frogatu ote zituen Grosrouvrek bi aieruak?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 206. orr.

Gurasook argi izan behar dugu umeentzako sexua ez dela tabua, guk geuk bihurtzen dugula tabu 8 eta 12 urte dituzten bitartean.  Berria - Harian   2005-04-15

· Garai bakoitzean interesgarri ez diren gaiak edo gizarteak inkontzienteki tabu dituenak bertsolariak ere hala ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

4 (izenlagun gisa)

Annyk beti izan ditu inguruan objektu tabuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

Hitz tabu halakoa, hiztegiko gorrotatuena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tabu bat zen (3); tabu bihurtu (3)

hitz tabua (3)

taburik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus