Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ikusi ditut hamar urteko umeak, hemendik urrun, txokolatea ezagutzen ez zutenak, eta nik emandako tabletak irentsi egin zituztenak hitz bat bera esan gabe. Gozozalea nozu / ni horretan nago, / txokolate artean / denbora igaro, / tableta batek ez deust / irauten luzaro. Pako Aristi «Note book», 2005 - 150. orr.
Fardel zuri txiki bat, barnean edukiko zituena, ohi bezala, ogi xerra bat eta txokolate tableta bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.
Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.
Inor ez da hiltzen txokolate tableta batengatik, klorofilaren kolorekoa bada ere. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.
Bonboiak banan-banan kaxetan sartu, txokolate eta turroi tabletak paketatu, galletak paketatu, ezpain-margoak paketatu... Berria - Gaiak 2006-03-26
Niri mesede egina zidaten zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, dena den, Sabethek ez zuen bere kamarotera inor sartzerik nahi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Latorrizko kutxa txiki batetik azken tableta atera zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Tableta herrestan eraman zuen ur-zurrupadak eztarria gozatu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Ez ahaztu, Sumeriako tabletetan bezalatsu baliatu izan direla oinatzak, hatz arrastoak, pizti irudiak (itzalak) euskal taiak markatzekoan ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 175. orr.
Bularrean hamabost kuttun neuzkan, zilarrezko kate bi, idatzi-tableta bat, itsasoetatik heldutako zeinuak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.