Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tabike 1 iz holtza, trenkada. ik holtz.

Sabaietan ez-ezik, tabikeak egiteko ere erabili ziren horrelako hurritz-hesiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Tabikeak bota, sukaldea eta komunak montatu, tarima jarri.     «Bizia lo», 2003 - 40. orr.

"Deboilatu" hauek teilaturik gabeko lau hormak osatuak dira gehienetan, zenbait leihorekin, gehienak ere adreiluzko tabike batek tapiatuak eta tronera bihurtuak, sute arrastoekin alde guztietarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Bere etxea ezagutzen nuenez, ez ote zitzaidan iruditzen tabike bat botata duplex eder bat egin zitekeela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Tabike bat markatzeko asmoz langilea baranda baten gainera etorri zenean gertatu zen ezbeharra.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tabike mehearen beste aldetiko ahotsak entzuten ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Alboko gelan, tabike mehe bat bitarteko, honelako zerbait ari zirela entzun zuen: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 195. orr.

Beirazko tabikearen beste aldetik ikusten zituzten metroan bultzaka sartzen eta irteten ari zen jendearen ilara amaigabeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.

3 irud/hed

Ahoa hertsirekita eduki behar du, sudurreko tabikeak erdi itsatsita dituenez arnasa hartzea galarazten baitiote.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

Diafragma [...]: bularraldeko nahasteak hesteetako nahasteetatik bereizten dituen tabike muskularra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus