Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tabernatxo 1 iz taberna txikia.
Hara non mutil gazte bat sartu zen, menua eskuan, bidearen beste aldeko tabernatxo batetik etorria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.
Herri erditik pasatzen ikusi ditek goizean, zilar kolorekoa, handia, Espainiako lehenengoa omen duk horrelakoa ekartzen, eta barruan tabernatxoa ere ba omen zeukak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 185. orr.
2 etxeetan, edari alkoholdunak dauzkan altzaria.
Konturatu egin zela esango nuke; liburua nire eskuetan utzi, jauzi lirain batez zutitu, tabernatxora zuzendu, ireki eta, makurtuz, esan zidan: "Zer hartuko duzu?". Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.