Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondoan, tabernakuluaren atzean, harrizko oholtza baten gainean, gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua, orain urreztatua, orain herdoildua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.
Euzko Indarrakoek tabernakuluko ateak ere bortxatu omen zituzten, eta forma sagaratuak handik desagerrarazi. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 89. orr.
Ohoinek hola segituz, elizen erromestea aintzina joanen da, Protestanten tenploen pare bilakatu artio, tabernaklea salbu. Herria 2001-02-01
Judutarren tabernakulu batean deserriratua izan zen, aurreneko Testamentuaren Kutxa altzoan zeramala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.
Judutarrek tabernakulu eramangarri bat besterik ez zeukaten, eta etengabe aldatzen zuten lekuz; horrek kanpo uzten zuen babesaren ideia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.
Lurra karratua dela, hebrear tabernakulua bezala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Gizon hori banitatearen tabernakulua dela jakinda, guk ondo dakigun bezala, ez gaitu harrituko Kako-oker itsasontzian zehar aurrera eta atzera etengabe ibiltzeak, bere arrakastaren haizeek puztuta, ezta? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.