Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tabardo 1 iz jaka handi beroa.
Bakarrizketan geratu zen taberna ataurrean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
Kalera irten behar duenean tabardoa itxi eta horra pistolatzarra ezkutaturik baina hantura itzel bihurturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.
2 militarren jaka luze negukoa.
Txamarra arre eta higatuaren azpian lohia hartzeko mono horietakoa jantzita, praka barrenak zaldi-boten barruan bildurik eta kaki koloreko tabardoa lepotik belaunetaraino, azken horrek gerrikoan eskegita daroan pistolatzarra erdi ezkutatzen dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.