Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tabakorri (orobat tabako orri; Hizegi Batuan tabakorri agertzen da) 1 iz erretzeko tabakoa.

Mentxuk erlaxatzeko ariketa moldean eusten zion atzamar arteko tabakorriaz zigarroa osatzeari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 56. orr.

Jatekoak eta tabakorria erlaitzean ipinirik, arretaz begiratu zien bi solaskideei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Tabako orria ekartzen genion eta pezeta bat ordaintzen zigun.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.

Sudur parera eraman zuen aurrena, begiak itxita usaintzeko, eta belarri ondora gero, puntuan lehortutako tabakorriaren grakada fina sumatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 201. orr.

Gero, bere pipa bete zuen tabako-orriarekin eta atxiki luze bat eman zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Tabako-orri bat paperean bildu, ertz biak busti eta batu, eta zigarro bildu berria eskaini zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Zigarroa prestatua zuela ahaztuta, berriro ateratzen zuen tabako orria eta papera, eta beste zigarro bat egiten zuen, trebeziarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

2 tabako hostoa.

Lipar batez denda txikiari begira geratu zen, purugileak bere atzamar tindatu eta finez tabako-orri hauskorrak nola erabiltzen zituen erreparatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Partagasen lana egiten duen / ene lagun poetak / tabako orrietan / idazten ditu / bere poemak, / eta gauean bil-bil eginda / ekartzen dizkit, / puruak errez / nik bere poesia / dasta dezadan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus