Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Orainaldia" lehenaldiaren eta geroaldiaren arteko sutura puntua da, behin eta berriro ukatzen dena. ETC-literatura, saiakera Historiaz mintzo. Foucault eta Bensaïd, Askoren artean (Joseba Barriola), Jakin irakurgaiak, 2009
Aditu dut suturako puntuak eman dizkiotela Fabriceri. ETC-literatura, saiakera Txostena niri buruz, Bouillier, Gregoire (Angel Erro), Pasazaite, 2013
Horrela bada, izenak erabiliz -sutura, egiazko hermafrodita, menstruazioko odola, ebakuntza ginekologikoa- moldatu zen sendagilea Wayneri bere gizonezko gorputza eta haren barruko emakumezko gorputza ezagutarazteko. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Begietatik kokotseraino, ebakiondo handi bat dauka, suturak oraindik agerian dituela. ETC-literatura, saiakera Mrs. Hemingway, Naomi Wood (Garazi Goia), Txalaparta, 2016
Sendaketarako tresnei erreparatu zien lehenengo eta behin: artaziak, bisturi bat, pintzak eta bereizgailuak, orratzak, orratz-etxea eta sutura, tutu endotrakeala, maskara kutxa bat, eskularru esterilizatzaileak, loturak, gazak, esparatrapua, xiringak... ETC-literatura, saiakera Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016
Azaleko suturak, astebete. ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Suturak behar baino goizago batzen direnean gertatzen da oxizefalia. ETC-prentsa Berria, 2005-05-05
Epe laburragoan euren egin beharra bukatuko duten aplikazioen artean, batetik sutura edo josturak dauzkagu, botikak modu kontrolatuan askatzeko sistemak eta ehunen ingeniaritzan erabili beharreko matrizeak, beste batzuen artean. ETC-prentsa Berria, 2006-12-06
Puntuak eman eta ahal izatera ez daitezela sutura puntuak izan, klasifikazioan gora egitekoak baizik. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-31
Kaskezurrak -bilkuran aurkeztua- 7,5 milimetro luze da, eta sutura erabat zigilatua duenez, animalia heldua dela ondorioztatu dute. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-20
Nylonezko sutura kirurgikoak koloreztatzeko ere erabiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Bi sutura eragin ditzakete: egonkortasuna eta partaidetza, hau da, subjektuaren eta taldearen arteko lotura, eta subjektuaren eta iraganaren artekoa, hurrenez hurren. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 66 zbk., , UEU, 2008 - uztaila-iraila
- Lambda puntua: sutura sagitalaren (hezur parietalen arteko lotura) eta lambdoideoaren (hezur okzipitalaren eta parietalen arteko lotura) arteko ebaketa-puntua. ETC-zientzia, zuzenbidea Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009
Adibidez, Sutura coronalis esaten zaio bekoki-hezurraren eta pareta-hezurren arteko josturari, antzinako koroen jarrera eta kokapena izateagatik. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Jostura (Sutura): bi hezurren arteko mugigarritasunik gabeko lotura mota, bereziki garezurrean. ETC-zientzia, zuzenbidea Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018
Garezurreko hezur lauetan, lotura horiei sutura deritze. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018
Forma-memoria PUen erabileren artean ehun inteligenteak, bururdi bereziak, edota sutura autotenkagarriak daude, beraz izan behar duten trantsiziotenperatura giza gorputzaren antzekoa izan behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019
Suturak: hezur lauen artean daude, esaterako burezurrean. [...] Giltzadura hauek mugiezinak dira helduetan, sutura gehienak erabat oxifikatzen dira jaio osteko garapenean zehar. ETC-entziklopedia Artikulazio, Wikipedia