Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suntsiarazle (corpusean ez dago; ETCn 134 agerraldi) iz suntsiarazten duena.

Joko bat bilakatu baita, ohiko joko suntsiarazlea noski. ETC-literatura, saiakera   Oroitzirriak, Xabier Soubelet, Maiatz, 2006

Sexualitatearen gainerako adierazpenak herrenak dira harentzat, salbuespen bat, makurrak, patologikoak eta moralik gabeak, eta jendartearen suntsiarazleak ere gerta daitezke, bere ustez. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-15

Inskribatzen den eskubidearen izaera, luze-zabala eta baldintza etengarri nahiz suntsiarazleak, halakorik badago, baita eskubide horren balioa ere, hori tituluan agerrarazi denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Legeria, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Hori gorabehera, kontraprestazioa baldintza suntsiarazlearen nahiz bestelako berme errealaren bidez bermatu bada, berme horiek Hipoteka Legearen 11. artikuluaren arabera inskribatuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Erregelamendua, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Baldintzapeko deia: esekitzailea izanik ez bada betetzen, edo suntsiarazlea izanik betetzen bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinordetza Zuzenbidea, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2005

Dohaineko xedapen oro huts-hutsean egin daiteke, bai eta moduarekin nahiz baldintza edo epe-muga etengarri zein suntsiarazlearen menpe jarrita ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Baldintza suntsiarazlearen mendeko kredituak baldintzapeko kreditutzat hartuko dira, eta euren zenbatekoari nahiz kalifikazioari dagozkien konkurtso-eskubideak izango dituzte, baldintza betetzen ez den bitartean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konkurtso Legeria, (Aiora Aristondo, Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Baldintzapeko deia: esekitzailea izanik ez bada betetzen, edo suntsiarazlea izanik betetzen bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinordetza Zuzenbidea, Leire Imaz, UPV/EHU, 2007

Gozamena zein eperako eratu eta epe hori amaitzen denean, edota eraketa-tituluan jasotako baldintza suntsiarazlea betetzen denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Sarrerarekin bukatzeko, Estatuko legegileak onartu eta arautu egiten dituen berme-eskubide erreal tipikoak zein diren adieraziko da (badaude berme-eskubide gisa izaera horrekin arautzen ez diren beste batzuk ere, baina berme-funtzioa argi betetzen dutenak: baldintza suntsiarazlea, berme-salmenta, leasinga...): ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskubide Errealak, Leire Imaz, UPV/EHU, 2009

Pezeta ordezkatzea ezin izango da inoiz hartu obligazioen betetzean efektu aldatzaileak, iraungitzaileak, errebokatzaileak, hutsaltzea dakartenak, edo suntsiarazleak dituen egitate juridikotzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, UPV/EHU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus