Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

subalternitate (ETCn 108 agerraldi, horietatik 102 azken sei urteetan) iz mendekotasuna; hegemoniaren kontrakoa; behe mailako klase batekoa edo talde marjinatu batekoa izatearen nolakotasuna.

Alderdiaren sortzailearen antsietate independentistatik urrun, PNVk subalternitate bat hartu du bere gain, eta subalternitate hori kudeatzen du. ETC-literatura, saiakera   Lapur banden etika ala politika, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2015

Ikus dezagun lehenik zertan datzan emakumearen subalternitatea, euskaldunarena azaltzeko. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 208 zbk., , 2015 - maiatza_ ekaina

Euskal Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz, botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz, hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 209 zbk., , 2015 - uztaila_ abuztua

Populua, masak, multitude/saldo biopolitikoa, subalternitatea, klase proletarioa, prekariatua, talde sozialak ETC-literatura, saiakera   Globalizazioak eta Erdi Aro Berria, Joseba Gabilondo, Elkar, 2016

Gaur zuek beste autore eta liburu batzuk irakurtzen dituzue, zuen terminologia diferentea da: subalternitatea, hegemonia... ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza nazioa estatua, Joxe Azurmendi, Elkar, 2017

Feminizatzaile diogunean feminitate hegemonikoaz ari gara, haren erreprodukzio eta betierekotzeaz, hau da, sexu-generoaren arabera jendeon zati bat subalternitatean kokarazten duen subjektibitate baten eraikuntzaz. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 222 zbk., , 2017 - uztaila_ urria

Eta hori ulertarazteko, ezinbestekoa da euskara prestigiatuko duen diskurtsoa nagusitzeko baldintzak jartzea, subalternitatea eta konplexuak erantzarazi eta euskararen noranahikotasunean eta askitasunean egiaz sinetsaraziko diguna. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 225 zbk., , 2018 - martxoa_ apirila

Arduratuta sumatzen genuelako euskararen -eta, horrenbestez, euskal hiztunon- subalternitate egoerari aurre egiteko tresna diskurtsibo berriak behar genituela. ETC-literatura, saiakera   Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019

Edo beste modu batera esanda, emakumezko idazlea gorpuztutako subalternitate bat da: bere gorputza ez da gorputz neutral bat, ez da unibertsala, markatua baizik. ETC-literatura, saiakera   Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019

Nomadologia, subalternitatea, hibridakuntza, apostazia, simulakroak... hitz eta kontzeptuekin jolasten du. ETC-prentsa   Berria, 2005-04-14

Praktikotasuna subalternitatearen etikari lotzen zaio sarri. ETC-prentsa   Berria, 2012-02-21

Subalternitatea babesteaz edo kultur eszepzioa azpimarratzeaz baino askozago, kultur identitatea indartzeaz ari naiz, gure oinordekoei nor diren jakiten lagunduko dien klabeen pedagogiaren behar estrategiko saihestezinaz. ETC-prentsa   Berria, 2012-08-26

Horretarako subalternitatean, bazterretan, gutxiegitasun egoeran dauden jende, egoera eta elementuez arduratu behar du, horiek hegemonikoen parean jartzen ahalegintzeko. ETC-prentsa   Berria, 2015-01-07

Niretzat behintzat, bibentzialki oso lotuta dauden bi subalternitate dira, bi gutxiagotasun egoera. ETC-prentsa   Berria, 2015-03-08

Eta hainbat aldiz entzun ahal izan zen hitza jarri zuen mahai gainean: subalternitateaETC-prentsa   Berria, 2015-06-26

Subalternitateak egiten gaitu euskaldun, batetik, eta emakume, bestetik. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-26

Aurreko egunean, egunkari honetan, Jule Goikoetxeak subalternitatea aurkitu zuen euskalduntasunaren giltza, hots, hegemonikoa ez izatea. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-14

Euskaldun motz batentzat gauza desiragarrien goren maila, esan dut, Gipuzkoako bertsolaria izatea da, hegemonia eta subalternitatea gurutzatzen diren puntua. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-20

Baskoespainol hitz tranpatiari (basko osagarri hutsa da espainol adierazlearentzat) subalternitatea dario, basko-espainol kontzeptuak ordea dualitatea besterik ez du adierazten. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-03

Mobilizazioak masiboki pentsatu behar ditugu baina subalternitateak egiten omen gaitu euskaldun. ETC-prentsa   Argia, 2015-07-19

Subalternitatearen banderan bilduta bizi direnei ere traizio egiten die zentralismoak Ipar Euskal Herriaz aritzean: zer iniziatiba helduko zen, bada, periferiaren azken ertzetik? ETC-prentsa   Berria, 2016-05-05

Subalterno psikologikoa, subalterno sozial-ekonomikoa, politikoa, subalternoak era askotakoak daude, subalternitateak moduak eta moduak dauzka. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-25

Subalternitate posmodernoa eta aniztasun populista desegiten dituenean, bat nator harekin. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-13

Hegemonia/ subalternitate ardatzak, bestela, zenbait talde (adibidez, emakumeak) sistema baten biktima huts bihurtzen dituzten ikuspegi sinplistegiak gainditzen laguntzen gaitu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak, Alaitz Aizpuru / Bakarne Altonaga, UEU, 2014

Era berean, markatu egin behar da pertsonaia femeninoa dela, memoria ariketa, zentzu horretan ere, subalternitatearen oroimen kolektiboari loturik baitago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oroimenaren lekuak eta lekukoak, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Zentzu horretan Spivakek Indiako emakumeen egoeran zentratzen da subalterno nozioaren kritika egiteko, eta, bere proposamenei jarraituz, emakumeak nolabaiteko subalternitate bikoitza bizi zutela adierazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2017

Bigarrenik, lekutzeak, horiek ere botere- edo subalternitate-lekuak bihurtzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 110 zbk., , UEU, 2019 - uztaila-iraila

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus