Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

streaming (corpusean ez dago; ETCn 632 agerraldi) iz internet bidez audioak eta bideoak denbora errealean entzun-ikusteko sistema.

Webgunera igo eta lehen hogeita lau orduetan bakarrik, hogei mila pertsonak deskargatu edo ikusi zuten streaming bidez. ETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Berak eskuratu zien telefonoa, eta ahalbidetu streaming bidezko emisio hura; bera zen baita ere une hartan etxeko konputagailuaren aurrean zegoena irudi haiek sarean jartzen. ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Zer, streaming bidez jarrai zitekeen hori? ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 211 zbk., , 2015 - azaroa_ abendua

-Hamabost egun barru, uztailaren hamazortzian, larunbat iluntzean, erruleta suizida bat antolatu nahi dute Interneten streaming bidez emateko. ETC-literatura, saiakera   Danba, John Andueza, Elkar, 2017

2017ko Bertsolari Txapelketaren saio gehienak streaming bidez jarraitu ahal izan ditugu zuzenean Youtuben, eta bertso horietatik asko eta asko gordeta daude, berriro entzun eta ikusi nahi dituenarentzat. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 223 zbk., , 2017 - azaroa_ abendua

Familiak etortzen dira batzuetan, baina gehienek streaming bidez ikusten dute, telefono edo bestelako gailuetan. ETC-literatura, saiakera   Afrikanerrak, Eneko Barberena, Elkar, 2019

Streaming-aren kontua ez du aipatzen, adibidez. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-02

IKTB telebistak video streaming teknologia erabiltzen du. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-06

Aurtengoan ere izango dira: hizlarien arteko mahai-ingurua goiza amaitzeko, eta areto nagusiko hitzaldiak zuzenean bideo-streamingean ikusi eta txataren bidez parte-hartzeko aukera. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-21

Real Player antzinako bideo-irakurlea da, lehenengo bertsioa 1995eko apirilean argitaratu zen eta Interneten bidezko bideo streaming-entzako irtenbide gisa sortu zen. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-19

Musika streaming moduan eskaintzen duen Spotify atariak gonbidapenik gabe hilean 20 orduz musika entzuteko aukera eskaintzen du atzoz geroztik. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-19

Zerbitzu honen bitartez bideoak igo eta streaming bidez ikus daitezke, Youtuben bezala. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-08

Sarrerarik gabe gelditzen denak, emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango du Facebook-en. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-11

Eta gehienez ere hiru euro ordainduta ikus daitezke filmak, streaming bidez. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-01

Joan den asteburuan disko berria streaming-en entzuteko aukera eman zuen taldeak bere webgunean, eta zaleen harrera oso ona izan da. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-06

Pena gaztexoagoa ez izatea, download eta streaming eta horrelakoen artean eroso sentitzeko. ETC-prentsa   Argia, 2003-10-05

Duela sei urte streaming teknologia agertu zen eta gaur egun Flasheko FLV formatuarekin kalitaterik ia ez da galtzen. ETC-prentsa   Argia, 2007-11-25

Baina badirudi laster industriari aitzakia bukatuko zaiola; nagusitzen ari den joera streaminga da. ETC-prentsa   Argia, 2009-04-26

Bestalde, Ubarretxenak azpimarratu zuen streaming teknologia hemen zabaltzen hasi den tresna dela eta izugarrizko potentziala duela. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-01-26

Musika zuzenean entzuteko aukeraz gain, irratian ere zuzenean entzun ahal izango dute kontzertua, Txapa Irratian, 97.2 dialean, eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-05-20

Eskualdea aukeratzea, software edo hardware bidezko grabaketa, bideoaren bereizmena zehaztea edota streaming jarioa onartzen ditu. ETC-prentsa   Berria, 2013-03-06

Streaming gisako emanaldiak ohikoak egin dira azkenaldian. ETC-prentsa   Berria, 2013-05-08

Dena dela, gaur-gaurkoz streaming era hau posible izan dadin, ezinbestekoa izango da Smart TV edo Interneterako sarbidea duen telebista edukitzea. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-02

Internet bidezko streaming teknikatik bereizten du horrek. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-18

Ez zen nahi nuena, baina hartara, behintzat, probatu ahal izango nuen streaming-aren bitartez nola bizi duen zaleak bertso saio bat. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-01

Smart TV baten baliokideak edo ahaideak dira, eta edukiak streaming eran emateko aukera zabala dute. ETC-prentsa   Berria, 2014-01-29

Halaber, antolatzaileen streaming-eko irudiak ikusi ahalko dira, tartean helikopterotik hartutakoak. ETC-prentsa   Berria, 2014-06-05

Azokako webgune ofizialak streaming tresna aktibatu du Durangoko Azoka telebista katea jarraitu ahal izateko. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-06

Errealizazio teknikari bat, saioaren streaming bidezko konexio kontrolatzen, eta noski, saioaren errealizazio lanetan. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-25

Irailean, esate baterako, Donostiako Zinemaldiko egunetan BerriaTBk Zurriolako butaka saioa YouTuberen streaming zerbitzuaren bitartez eman zuen. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-29

Twitter edo Whatsapp bidez heldutako argazkiek eta bideotxoek berotutako, streamingak irakin arte kaldatutako odolari ohi duen patxadaz erantzun zaio gobernutik atzera ere: "ertzainek neurriz jokatu dute". ETC-prentsa   Berria, 2015-05-24

Paperezko albumak alde batera utzi eta digitalaren munduan sartu ziren buru-belarri, streaming formatua hobetsita. ETC-prentsa   Argia, 2013-06-02

Teknologia berrien laguntzarekin, gainera, munduko edozein txokotatik zuzenean ikusi ahal izango da Izan Kantuz erronka, streaming bidez. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-10-13

Audio streaming-aren jasoketaren alorrean urrats nagusia zen hori. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000

Orduz gero, aplikazio ugari sortu dira "video streaming" edo fluxu bitarren bidez egiten den bideo-zibertransmisioaren inguruan -QuickTime, eta abar-, eta erabilgarritasun handia dauka entretenimendu alorrean eta enpresentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Streaming edo zuzenean entzun ditzaten nahi izanez gero, ripper -kodeatzailea- bat beharko da, soinu-artxiboa Interneteko taxuerara moldatzeko, Real Audio Encoder, Winamp, Windows Media Encoder edo antzekoa erabil daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 56 zbk., , UEU, 2006 - urtarrila-martxoa

Hasiera batean, soinua zein bideoa eskaintzeko streaming teknika erabiltzen zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kazetari aditua unibertso digitalean, Txema Ramírez de la Piscina (arg.) , UEU, 2009

Lan-saio horiek, telefoniaz gain, bideokonferentzia, bideo streaming, berehalako mezularitza edo sare-jokoak izan daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Streaming ereduan banatzen edo bereizten diren ikasleen ikasketa-prozesua mantsotu egiten da normalean, banaketa horrek euren autoestimuan eragina duelako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntzaren Soziologia, Jose Inazio Imaz Bengoetxea, UEU, 2019

Irrati bidez entzun ahal izan zen eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko zuten ikus-entzunezko saioa. ETC-entziklopedia   2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea, Wikipedia

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filmak 2018ko martxotik, ikusgai dago Netflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.Handia#cite note-3 3 ETC-entziklopedia   Altzo, Wikipedia

Apple TV telebistako streaming zerbitzu bat da publizitaterik gabeko, harpidetza bidez eskatu ahalako bideo zerbitzua ematen duena. ETC-entziklopedia   Apple TV, Wikipedia

Ikuspegi tekniko batetik, MPEG-4 streaming bideoaren IP inkapsulatua da, ATSC eta MPEG garraio korrontearekin batera, lurreko telebistako emisioetarako. ETC-entziklopedia   Datacasting, Wikipedia

Maileguak 21 egunekoak izaten dira eta liburuak bi modutan lor daitezke: deskargatuta eta "streaming" bidez. ETC-entziklopedia   ELiburutegia, Wikipedia

2014tik aurrera, okela itxuradun eskulturak Wi-Fi eta streaming teknologiekin konbinatuz, sarea bera artelan lez tratatzeaz gain, gorputzaren kontzientziari buruzko erreflexiora deitzen duten lan kontzeptualak egiten ditu. ETC-entziklopedia   Esperanza Zabala, Wikipedia

Horrez gain, Martin, streaming plataformaren arduraduna da eta Espainiako musika eta soinu experimentalei eskainitako argitalpenaren editore lanak betetzen ditu. ETC-entziklopedia   Oscar Martin, Wikipedia

Tresna honek streaming-aren bidez pertsonak elkarren artean distantziatik konektatzeko aukera ematen du aurrez-aurre egon gabe. ETC-entziklopedia   Sare sozialak, Wikipedia

Streaminga Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren banaketa da. ETC-entziklopedia   Streaming, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus