Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

spinning (corpusean ez dago; ETCn 506 agerraldi) iz bizikleta estatiko batean egiten den ariketa fisikoa.

Aerobic kurtsoa amaitu eta gero spinning kurtso batean kointziditu genuen, eta gero body-pump kurtso batean ere bai. ETC-literatura, saiakera   Habitat, Katixa Agirre, Elkar, 2009

Hotzik pasatu gabe (azken finean, neguan gaude!), lana uzteko beharrik gabe, gimnasiora joanez egunero (gabonak eta gero, ezin spinninga orain utzi) eta igandean futbola etxeko sofatik ikusiz, garagardo bat eskuan. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 182 zbk., , 2011 - urtarrila-otsaila

Farmazia zabaldu aurretik, Ramónek fitness, spinning, stepping egiten du, eta very tired iristen da lanera, zeren, azken batean familiarena denez, enplegatuek egin dezatela lan, haiek ez baitira enpresaburuaren ilobak. ETC-literatura, saiakera   Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga (Iñigo Roque), Pasazaite, 2014

Gorputz liraina dauka, spinning egiten du, eta ez ditu gauzak gehiegi konplikatzen. ETC-literatura, saiakera   Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015

Egin spinningETC-literatura, saiakera   12etan bermuta, Jasone Osoro, Elkar, 2015

Gimnasioko saioaren ostean, gaur spinning-a baitut, Nofomatik-era hurbilduko naiz... inbertsioak ondo jagon behar dira eta. ETC-literatura, saiakera   Begoñaren itzalpean, Jose Inazio Basterretxea, Elkar, 2016

Ezta spinning edo running kontzentrazio osoz eginda ere? ETC-literatura, saiakera   (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016

Spinning aretoko atearen aurretik igarotzean Mikelen zaunkak entzun zituen, bizikleten gaineko gizajoak oihuka adoretuz. ETC-literatura, saiakera   Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017

Spinning monitore dihardu astean zehar, familiaren farmaziak baino nahiago ditu jazz klubak. ETC-literatura, saiakera   Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019

Spinning eskoletatik ote zaion ezaguna, baina motelegia iruditzen zaio hangoa izateko. ETC-literatura, saiakera   Deklaratzekorik ez, Beñat Sarasola, Susa, 2019

Ba hara, esaten nizun bezala, (irakurtzen hasiz) sabelaldeko eta saihetspeko gantz horiek denak ezabatzekoa nahikoa da spinning saio batzuk eta banku gaineko press batzuek eginda... ETC-telebista   Arraldeko Guantanamo, Goenkale, 2004

Nik ezin izango dut. Joanarekin noa spinning egitera eta gero erosketa batzuk egingo ditugu. ETC-telebista   Ezin asmatu, Goenkale, 2011

Goizean spinning saio luze-luzea egin dinat. ETC-telebista   Peruren bihotza, su eta Kar, Goenkale, 2011

Begirale baten laguntzaz, kirol jolasen barruan, aerobica, spinning-a, pilates-a eta beste hainbat ariketa egiteko aukera eskaintzen da aurten. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-30

Izotz hockey pistako harreran hasi nintzen lanean, spinning ikastaroak ematen... ETC-prentsa   Berria, 2007-03-27

Astelehenean 40 bat minutu korrika, asteartean serieak, asteazkenean spinning ordubete eta beste hainbeste korrika... ETC-prentsa   Berria, 2007-10-20

Luzea da haren curriculum "artistikoa": txarangen musikarekin spinning saioen asmatzailea, goitibehera lehiaketen antolatzaile, txirrindularitza lasterketen sortzaile, festi-man izeneko sanferminetarako jantzitako panpina artikulatuaren egile... ETC-prentsa   Berria, 2010-07-07

Spinning eta body pump saioak (pisuak altxatzea eta aerobic ariketak, musikaren laguntzarekin). ETC-prentsa   Berria, 2011-01-11

Martitzen arratsaldean, zazpiko fulbol eta frontenis txapelketetako finalak izango dira, eta, eguaztenean, spinning egiteko aukera kalean. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-11

Kirol ikastaroak antolatu ditu Udalak: aerobic, spinning, sasoian egoteko gimnasia, yoga, pilates eta tenis ikastaroak dira. ETC-prentsa   Goienkaria, 2005-09-02

Hala, interesatuek fitness, igeriketa, mantentzeko gimnasia, pilates, aerobik, aguagym eta spinning jarduerak izango dituzte aukeratzeko. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-09-08

Hona eskainitako jarduerak: spinninga, tonifikazioa -tonu muskularra garatzeko-, igeriketa, aquagyma, aerobika, batuka -musika, dantza eta ariketa fisikoa nahasten ditu, eta iaz arrakasta handia izan zuen-, banakako entrenamendua, bizkarra lantzeko jarduera, hirugarren adinekoentzako gimnasia, mantentze gimnasia, Atzegiko gimnasia, multifitness delakoa -hainbat jardueraren konbinaketa- eta stretch-pilates delakoa -gorputz harmonia berreskuratzeko-. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-09-08

Akta horrek dioenaren arabera, spinningik eta halako kirol modernorik ez zegoen orduan Musakolako kiroldegian, baina bai bestelako zerbitzu ugari. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-07-13

Kirol eskaintza, berriz, honakoa da: helduendako spinning, pilates, yoga eta tai txi saioak; gazte eta helduendako uztailaren 22an arku tiroketa saioa; eta ume eta gazteendako uztailaren 9an eta uztailaren 11n trialsin saioa. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-06-19

Horrez gain, spinning ere egiten dut, eta batzuetan igeri ere bai. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-25

Ordu asko egin ditut entrenatzen: astean zehar saio motzak eta spinning-a, artikulazioei atseden emateko; asteburuetan saio luzeagoak, taldean. ETC-prentsa   Berria, 2013-08-30

Ergometroa, korrika saioak, pisu altxatzeak eta spinninga uztartuko dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2015-03-20

Bigarren spinning taldea bertan behera geratu da, eta Udalak total fit jarduera proposatzen du. ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-02-24

Horrez gain, Elorzak azaldu du spinning ikastaroetan aritzen direnek ere ikastaroaren ondoren bizikleta mota hori erosten dutela. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-04-18

Kick boxing, boxeo, aerobik, spinning, igeriketa, kardiobox, pilates eta abarren klaseak ematen dira. ETC-entziklopedia   Bermeo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus