Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

somatizazio (corpusean ez dago; ETCn 95 agerraldi) iz somatizatzea.

Zer pentsatuak, berriz, urrunago eraman zezakeen, emaztearen gaitzaren nolabaiteko somatizazioraino eraman ere, autosugestio prozesu baten bidez: ni ere ez naiz gogoratuko, ez naiz gogoratuko, eta azkenean gogoratu ez! ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Ni ez naizen sendatzailearentzat, inongoa ez den min, ondoez edo ezinbizia nonbaitekoa bihurtzea da "somatizazioa", edo sendatzeko aurreneko pausoa. ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012

Txillardegiren euskalduntasunari, euskara-zaletasunari, euskara-maitasunari, euskararekiko duen psiko-somatizazioari buruz, izan ere, zer demontre esango dut nik, ba, zuek denok nik bezalaxe edo nik baino hobeto dagoeneko ez dakizuenik? ETC-literatura, saiakera   Berriro eta behin, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2013

Gure atsekabearen somatizazioa zen, edo baleak gero eta usain txarragoa zeukan? ETC-literatura, saiakera   Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014

Askotan aipatu izan duzu zerorrek somatizazioa... Barne-arazo bat izan, gorputzeko gaitz moduan azaldu kanpora... Zuri ikasita dakit. ETC-telebista   Hona nire giltza, Goenkale, 2002

Bo! Medikoek hori esaten dute zer esan ez dakitenean. Somatizazioa edo birusa. ETC-telebista   Bila etorri bazina!, Goenkale, 2006

Azken hilabeteotan, espedientearen ondorioz, okerrera egin duela azaldu zuen psikologoak, eta "somatizazio biziak" izan dituela epaiketa hurbildu ahala. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-15

Aurreko ataletan gorputzaren gaixotasunen eta buru osasunaren arteko erlazioa ikusi dugu: somatizazioakETC-prentsa   Berria, 2007-11-06

Estresak alterazio sistematikoak eragin ditzake, baita somatizazioak eta defentsen jaitsiera ere. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-05

Udazkenean gaixotasun batzuk areagotu egiten dira; gure arloan antsietatea, depresioa eta somatizazioak, batez ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-10-04

Somatizazioa ere garrantzitsua da: orkatila bihurritzean, bada zer edo zer aurrera egiten uzten ez diguna. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-29

Gorputz honetan bizi ditut sistema patriarkalaren somatizazio guztiak eta indarkeria psikologikoak ere txoko bat dauka nire gorputzean. ETC-prentsa   Argia, 2016-05-08

Somatizazioak ere erretroflexio moduan uler ditzakegu, zeren inguruneari erantzun ordez, gorputzari ezarririko kalteak baitira: ni deprimi naiteke, eta urdaileko ultzera bat garatu, etengabe kaltetzen nauen egoera horri aurre egin ordez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikoanalisia eta zenbait psikoterapia, Mikel Plazaola (arg.), UEU, 2000

Tratu txar fisikoak jasan dituztenek somatizazioa, depresioa, barne-herstura, oldarkeria, ideazio paranoidea, psikosia, sintoma postraumatikoak eta nahaste disoziatiboak erakusten dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak, Alexander Muela , UEU, 2007

5 arlo jasotzen ditu: antsietatea, depresioa, somatizazioa, elikaduratrastornoak eta alkoholismoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 70 zbk., , UEU, 2009 - uztaila-iraila

Freud izan zen lehenengoa ondoez fisikoa eta psikologikoa lotzen, eta haren jarraitzaile Wilhem Stekel-i ematen zaio gaur egun hain erabilia den somatizazio hitzaren lehenengo erabilera 1943. urtean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009

Dupré-k histrionismoa eta histeria bereizi zituen: lehenak kognizioekin funtzionatzen du, eta bigarrenak gorputzarekin (somatizazio bidez). ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

--) Somatizazioa oso ohikoa da: une jakin batean erratea lortzen ez dugun guzia gorputzaren bidez adierazten da halako batean; Jakileari horixe gertatu zaio, zera... ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunitatea hats-bahiturik, Ainize Madariaga Muthular, UEU, 2018

Era berean, bai emozioen somatizazioan, eta baita gertakari sozial eta kulturalek gure osasunean izan dezaketen eraginean ere, nerbio-sistemaren eginkizuna nahitaezkoa da. ETC-entziklopedia   Nerbio terapia, Wikipedia

Somatizazio-nahasmendua sintoma somatiko errepikatuak eta sarritan aldakorrak agertzeak ezaugarritzen duen nahasmendua da. ETC-entziklopedia   Somatizazio-nahasmendu, Wikipedia

Hal Raglen (Oliver Reed) doktoreak psikopatak tratatzeko "psikoplasmosia" deritzon terapia berezi eta iraultzailea asmatu berri du, honetan euren gaixotasun mentalak somatizazioaren bidez sendatzen saiatzen da. ETC-entziklopedia   The Brood, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus