Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

selfie (corpusean ez dago; ETCn 311 agerraldi) iz norbaitek bere buruari egindako argazkia.

Selfieak perspektibarekin ateratzeko smartphoneak ziriei lotzen hasi ginen urtean izan zen. ETC-literatura, saiakera   Beti oporretan, Harkaitz Cano, Susa, 2015

-Nahiago ditudala selfieak, zerri nazkante hori -nire gainera jauzi egin zuen lehoinabarrak. ETC-literatura, saiakera   Lehertu da festa, Eneko Aizpurua, Erein, 2016

Non dago aurka egingo dion idazlerik edo kritikorik, non oposizioko alderdi bat autofikziozale aurrerakoienen aurka, autofikziozale atzerakoienen aurka bezala, selfie literatura horren salakuntza laidoztatzailea jaurtiko duena? ETC-literatura, saiakera   (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016

- 01: 13an Irenek muxua harrapatu zuen selfie baten atzealdean. ETC-literatura, saiakera   Kaosaren ederra, Yoseba Peña, Gaumin, 2016

Enkoadraketa on samarra du selfie bat izateko. ETC-literatura, saiakera   Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017

Facebooken zintzilikatu zuen argazki bat da -harritu da-, selfieaETC-literatura, saiakera   Berriro itzuliko balitz, Xabier Etxeberria, Elkar, 2018

Hartu sinboloekin eta sinbolo gisa funtzionatzen duten eszenatokiak eta berregin, ahalik eta zehatzen, berdin-berdin, eta halaxe bete erakusketa bat, museo bat oso-osorik, eta ikuslea bihur dadila aktore, une batez bederen, izan dezala ilusio hori, eta atera ditzala selfie batzuk nahi badu, lagunei bidaltzeko whatsappez: begira, lehendakariaren bulegoan nago! ETC-literatura, saiakera   Zuloa, Xabier Gantzarain, Elkar, 2018

Selfietxo bat? ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Irudiaren gorazarrearen eta selfiearen aroko gizarte nartzisistaren egotismorako jite saihestezinaren keriak barruraino dauzkagu etxean sartuta. ETC-literatura, saiakera   Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, Iban Zaldua, Elkar, 2018

Biratu da bera ere, eta non ikusi duen umea ohe gainera igota amama eriondoarekin selfie bat egin guran. ETC-literatura, saiakera   Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019

Nahia eta Lararen selfie bat tabernan, haurrekin. ETC-literatura, saiakera   Kabitu ezina, Aintzane Usandizaga, Elkar, 2019

Itxoin. Biok aterako gaitun. "Selfie" bat egingo dinagu. ETC-telebista   Tatuaje bat oinazeari, Goenkale, 2015

Uko egin die zetazko eta belusezko jantzi garestiei, auto txiki eta zahar bat gidatzen du, selfie-ak ateratzen ditu gazteekin, mezuak idazten ditu egunero sare sozialetan eta Vatikanoko jauregi apostolikoan bizi beharrean, askoz xumeagoa den Santa Marta ostatuan egiten du lo. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-13

Europak bere 'selfie' propioari begiratuko balio, neke aurpegi bat ikusiko luke. ETC-prentsa   Berria, 2014-07-06

7/7 eta 24/24 grabazioen eta ditxosozko selfie-en garaietan gero eta jende gehiagok uste du edozein gertakarik teknologiaren bataioa izan behar duela benetakotasunaren labela izateko. ETC-prentsa   Berria, 2014-08-02

Aurreko kamera, selfie-ak egitekoa, 2 megapixeleko bereizmena dauka. ETC-prentsa   Berria, 2014-09-14

Telefonotxoa atera eta selfie bat egiteko gogoa etortzen zait maparen ondoan Wallyrena bezalako nire kamiseta txuri-gorriarekin, lagunei bidaltzeko mezutxo batekin: "Ei, azkenean! Badakit non nagoen!". ETC-prentsa   Berria, 2014-09-09

Estatu Islamikoko ekintzaile baten selfie bat. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-09

Azal horretako marrazkian, hildako soldaduen hilkutxak atzean zituela, selfie bat egiten ari zen Erdogan. ETC-prentsa   Berria, 2015-11-04

Selfie makila soinean dabiltza turista ugari egunotan. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-02

Eske idazle baten sinadura behar dugu, eta selfie bat. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-05

Hirugarrena, zaleak selfie-ak egiten eta krispetak jaten dabiltzala gehiago azkenaldian, kanpotarrak izutzen baino. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-01

Hala ere, atzo iritzia aldatu zuten AEBetako herritar askok: Kim Kardashianek Clinton anderearekin eginiko selfie-a hedatu zuen sare sozialetan. ETC-prentsa   Berria, 2015-08-08

Iragana eta gaurkotasuna modu ironikoan ere uztartu dituzte, sakelako telefono batzuetan Karl Marx deika irudikatuz, edo Lenin selfie bat egiten. ETC-prentsa   Berria, 2015-08-25

Ez da normala plazako bankuetan eserita dauden nerabeek selfie bat egin orduko polizia bat ateratzea ea zer argazki egin duten kontrolatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2015-01-24

Blogariren bati ulertu uste izan diodanaren arabera, emotikono sofistikatu bat da selfie-a. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-25

Lagun horrek esan dit nola fusilamendu gela batera joan ziren eta, han zeudela, bikote batek jendea tirokatzen zuten hormaren kontra jarri, eta selfie bat egin zuen, irribarretsu. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-29

Argentinan hondartza ertzean izurde kumea hil zuten, selfie-ak ateratzeko eskurik esku pasa ondoren. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-05

Azken buruan, besteak beste, selfieren garaian gaude, ni puztuen garaian. ETC-zientzia, zuzenbidea   Filosofiarako sarrera bat, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2016

Hau da egia-osteko gizartea, bullshit-aren gizartea, selfieren garaia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogoeta - Bide irekiak, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2019

Selfie ("selfi" ahoskatua) norbere buruari argazki bat egitea da, normalki kamera digital bat edo telefono mugikor bat eskuetan hartuta edo selfie makila bat erabilita. [...] "Selfie" hitza ez zaio aplikatzen atzera-kontaketa edo sistema erremoto baten bidez egindako argazkiei, baina bai besoa luzatuta edo ispilu batean ateratakoei. ETC-entziklopedia   Selfie, Wikipedia

Oro har, telefono adimendunek gutxienez kamera nagusi bat dute atzerantz begira, eta aurreko kamera bat, erresoluzio txikiagokoa, "Selfie" eta bideo txaterako. ETC-entziklopedia   Telefono, Wikipedia

Gehienek bi kamera izaten dituzte, telefonoaren pantailaren beste aldekoa, eta pantailaren aldekoa, azken hau selfieak-eta egiteko. Pantaila aldetik selfieak-eta egiteko egoten den argazki-kamera digitalak beste aldekoak baino bereizmen gutxiago izaten du telefono gehienetan. ETC-entziklopedia   Telefono adimendun, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus