Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amonak patatatxo salteatuak prestatuak zizkidan, hain gustuko ditudanak; baina aitona ez zen hitz egiten ausartzen. ETC-literatura, saiakera 35 kilo esperantza, Anna Gavalda (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania, 2004
Saio horien bitartez berpizturik sentitzen naiz, pantaila ziza nahaskiaren, mota eta kolore desberdinetako barraskiloen edota gibeltxo eta giltzurrun salteatuen gisara mugitzen hasten baita eta hazi, berriz, hostopilezko tarten edota fruta azukreztatuen antzera. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Barazkitarako, ia beti, patata salteatuak edo egosiak baino ez, eta, are, hilabete bukaeran, plater nagusi moduan, pasta edo arroza prestatzen zuten, oliba eta antxoekin. ETC-literatura, saiakera Gauzak, George Perec (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2014
Ganbak, hondartzako txipiroiak salteatuta eta Rierako Butifarra, ardo zurizko porroi batekin. ETC-literatura, saiakera Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015
Janaurreko, txangurru vol au venta eta Cabrales gaztaz eginiko kroketak eta ondoren txipiroi salteatuen entsalada, perretxiko krema foie puskekin, azpizuna eta pantxineta tarta. ETC-literatura, saiakera Lehertu da festa, Eneko Aizpurua, Erein, 2016
Alkatxofa salteatuak jan genituen, eta hartaz eta hontaz egin genuen solas, aspaldian ez bezalako harmonian. ETC-literatura, saiakera Horma, Anjel Lertxundi, Erein, 2017
Salteatu porruak, perrexila, elegeria hostoak eta berakatza kakahuete eta elegeria-oliotan zenbait minutuz. ETC-literatura, saiakera Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018
Bizitzan bi aldiz tokatu zait eskorpioia jan behar izatea, eta jan ditut, baina behin egin zidaten intsektu bazkaria, Bartzelonan, eta zizareak eman zizkidaten jateko: 'Salteatuta daude, eta kakahuete zaporea dute'. ETC-prentsa Berria, 2006-06-14
Haragia egina dagoela, gibel eta bihotzak olio tanta batean bizi-bizi salteatuz gero, saltsan sartuko ditugu. ETC-prentsa Berria, 2006-10-21
Pil-pil (olio eta baratxuriz salteatua: angulak, antxoak, bakailaoa). ETC-prentsa Berria, 2008-04-12
Gurinetan mahaspasak eta intxaur-pusketak salteatu, alaitu gatz eta piperbeltzez, epeldu aurretik ondu eta, zerbitzatu aurretik, utzi hozten. ETC-prentsa Berria, 2008-06-07
Berotu zartagin batean 3 koilarakada oliba olio; salteatu anakardoak, gehitu azalorea eta brokolia, eta salteatu su bizitan, beste minutu batez. ETC-prentsa Berria, 2011-06-16
Zartagin batean olio apur bat bota, haragi xerra batzuk hartu, zatitan moztu eta zartaginean salteatu, minutu batzuk barru tipula zatitxotan eta patata (patata normal batetik 6 zati edo) bota. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-16
Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. ETC-prentsa Argia, 2004-02-29
Guk berriz ûkontrakarrean beti guû zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin. ETC-prentsa Argia, 2004-03-28
Lehendabizi perretxiko salteatuak egingo ditugu, bere horretan ere zoragarriak direnak. ETC-prentsa Argia, 2004-04-04
Bada, Makatzetako espezialitatea da onddoak salteatuta plantxan egindako foie freskoko xaflarekin. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-03-23
Hiru produktu dastatzeko aukera ere izango da: txerrikia brasan, arroz salteatua barazkiekin eta ekologikoki egindako taloak. ETC-prentsa Berria, 2016-09-24
Adibidez, beganoentzako barazki salteatuak dituzte, eta, duela bi aste, bakailaoa jarri zioten taloari. ETC-prentsa Berria, 2016-10-22
Haien artean izen eta izan handienekoa honako hau da: foie grasa garbantzu saldatan salteatua, aza eta ogi txigortuarekin. ETC-prentsa Berria, 2019-01-22
Bertan proba daitezke, besteak beste, erremolatxa-tapioka eta tartariar xerra: sardina krema eta haren solomo ketua: eta sasoiko barazki naturalak salteatuta, foie-salda eta iberiar urdaiazpikoarekin. ETC-prentsa Berria, 2019-11-16
Aurrez salteatutako jakia, goarnizioarekin batera, tapatuta, su motelean eta denbora luzez kozinatzea da. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Oinarrizko prestakuntzan haragia eta barazkiak salteatu eta ura bota ondoren, dena irakiten jarri eta arroza botatzen da. ETC-entziklopedia Paella, Wikipedia
Zartagina edo padera elikagaiak frijitu eta salteatzeko ontzi ireki eta zabala da, ertz baxuak dituena eta maneiatzeko kirten bat edo bi dituena. ETC-entziklopedia Zartagin, Wikipedia