Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakelaratu, sakelara(tu), salelaratzen (orobat sakeleratu g.er. eta sakelatu g.er.) du ad sakelara eraman.

Dena ordaintzera noa -esan zuen ahots erlatsarekin, eskua sakelaratuz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Atea neronek ireki ondotik, nonbait, giltzak sakelaratu nituen oharkabean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Max gelan sartzen zen uneantxe sakelaratu zituen Perrettek lumak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.

Irabazi guztiak Dhandapani osabak sakelaratzen zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Udan diru poxi bat sakelaratzeko lan egiten duten gazteek ez dituzte beti une goxoak iragaten.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Sos batzuk sakelaratzeko saldu egiten dituzte alabatxoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus