Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suziri 1 iz barnean erretzen den bolboraren edo erregaiaren gasek bulkaturik higitzen den jaurtigaia. ik kohete.

Urte hauetan guztietan egon baita gizakia tematua lur honetako mugak apurtu eta inguruko bazterretan zer dagoen ikusi nahian, 1926an Boston inguruan, Robert Hutchinchon fisikari estatubatuarrak bere lehen suziria bota zuenetik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Beste suziri bat jaurti dute Cabo Cañaveraldik gosez hiltzen ari direnak lilura daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

2 (jaietan-eta jaurtikitzen direnak). ik etxafuego; bolandera.

Deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Eguerdiko kanpai-hotsak entzun berri dituzte, eta suziri bat edo beste ere bai.     «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Suziria ziztuka eta txinpartak botatzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Llumek zirkinik ere egiten ez duenez, suziria hurreegi lehertzen zaio eta zauritu egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Bestaren hasteko, Uztailaren 24ean suziria edo koetea piztu dauku Arretxe pilotari zintzoak.  Herria   2001-08-09

Han daude gaur egun urtarrilaren 20an festa hasierako suziria botatzen den balkoiak.  Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Halako zoriontasun-sentsazio bat txinpartaka hasi zen Ellenen baitan, gero eta gorago zihoala, suziri baten gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.

Iratxoak ziztu bizian irten ziren suziriak bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Molotov koktelak eta suziriak jaurti zituzten kaputxadunek ertzainen kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

3 (hitz elkartuetan)

Gutxienez 36 pertsona hil dira suziri biltegi batean izandako leherketan. · Soinu suzirien artean,distiraz, jo du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldiko lehenengo kontzertuan  Berria - Mundua   2006-01-31

4 misila.

Al Kassam suziriak eskuz egiten dituzte bost kiloz lehergailuz osatuta daude eta hamar kilometrora ailegatzeko ahalmena dute.  Berria - Mundua   2004-10-03

Suziriak botatzeko jaurtilekuak suntsitzeko helburua ere bazuen atzoko operazioak.  Berria - Mundua   2004-04-22

5 zuzia.

Geletan, hala ere, sua edo suziri asko jarriko diren lekuak izanik, lisoak egin behar dira garbitzen errazagoak izan daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Suzirien eta sutzarren garren dirdira lanbroek ahulduta agertzen zen han-hemenka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Suzirien argi apala besterik ez zuen ikusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Haize-bolada hotzak jo zuen gero, suziriak itzali zituen, eta aurrerantzean piztu ezinik ibili ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.

Zalantzaren ataka horretan [...] eleberriak filosofiaren suziria hartu zuen: literaturak filosofiak ez bezala jaso zezakeen gizakiaren izaera ezbaitsua, Cervantesek Quijotea eta Sancho sortzerakoan erakutsi zigunez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al kassam suziriak (6); suziriak bota (3); suziriak botatzeari (3); suziriak botatzen (6); suziriak jaurti (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus