Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erroma klasikoan bezala, gutizia eta produktu exotiko ikaragarri garestiak (baita horien suzedaneo on eta txarrak ere, patrika apalagoen eskura) ikusiko ditugu denda asko-askotan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.
Literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Teknikaria misiolari zuriaren azken edizioa omen, industrializazioa arraza hilzoriko baten azken ebanjelioa, bizi-maila bizi-zentzuaren suzedaneoa besterik ez... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.
Gizakiak eternitatea irrikatzen du, baina ezin lor dezake haren suzedaneo bat baizik: estasiaren unea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko elementua balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.
Ezker abertzaleak soilik [...] ez ditu onartu askatasunaren suzedaneo gisa aurkeztu zen Espainiako Konstituzioaren kume Moncloako Estatutua, Nafarroako Foru Hobekuntza eta beren sirena-kantuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-23