Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sutzarrerako biltzen zituzten traste zaharrez gain, gerrikotan zen gizondu ez baina umea mutikotzeko bideetako bat. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 42. orr.
Nekazari batzuek sutzar handia piztu zuten, bilera animatzeko besterik ez bazen, eta Buruzagiak debekatutako gauzetako bat zelako. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.
Suzirien eta sutzarren garren dirdira lanbroek ahulduta agertzen zen han-hemenka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Ekainaren 23ko gauean, mendi tontorretan sutzarrak piztu ondoren, jende asko mainatzen omen zen Iturriozko uretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.
Giordano Bruno sutzarrean erretzera bidali berria zuen, hantxe, Erromako Piazza dei Fiori ezagunean, aita santuaren boterea eta Erromako Elizaren agintea zalantzan jartzen zituzten ideiak zabaldu zituelako. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.
Bost mende eta erdi lehenago, Pragako beste gizon batek sutzarrean amaitu zuen bere bizia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 42. orr.
Jeanne sutzarrean erre zutenean, Gillesen itxaropen eta goi-asmo guztiak bertan behera joan ziren, sugarren keak gora igo ziren gisan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 64. orr.