Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuzia ere bere uhinetan horrelaxe sutzen eta argitzen da, haizeek auretan flotarazten dutenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.
Ez alega lotsarik odol bero oldartsuak erasoari ekiten dionean, izotza bera ere berdin gartsu sutzen denez gero irritsaren sustagarri delarik arrazoia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.
Begiak sutu zitzaizkion Nathaniel Hawthorneri, arrebak egindako galderaren lazturaz. Aurpegia lotsaz sutu zitzaidan, ene sekretuetako zenbaten jabe eginik ote zen igarri ezinik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Eztabaida sutu zen, eta bataren zein bestearen ihardespenak gero eta gordinagoak eta barkagaitzagoak ziren. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Bihotza taupaka hasi eta barrua dardaratu egin zitzaion Holofernesi, eta berarekin elkartzeko irrika sutu zitzaion. Elizen arteko biblia Jdt 12,16
Barne goritasunak hezurretaraino sutzen zituen gizakiak, garra labexkan bezala sutzen zitzaien urdailean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Nor hain bihozgabe, barne damuz ez hausteko, jainko-maitasunean ez sutzeko, borondate onez ez betetzeko? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.
Espiritu Santuaren garretan suturik, ahots erregutzailez eta espirituzko melodiaz "Gure Aita" kantatzen ari ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.
Herostratosek Efesoko tenplua sutu zuen gauean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 38. orr.
Sarritan oinaztuak etxe sabaiak sutzen ditu eta gar bizkorrek etxe osoa menperatzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Laborariek, eta bereziki enpresa handiek, errukirik gabe sutu dituzte basoak, nekazaritzarako prestatzeko. Berria - Gaiak 2004-05-01
Gezi moduko mihi gorrizta batzuek jauzi egiten zuten handik ni nengoen lekurantz, lurra sutu nahi balute bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.
Zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.
Zigarro bat hartu zuen, sutu zuen, eta aspaldian sentitu gabeko plazerarekin erretzeari lotu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.
Beste Ducados bat sutu eta ardoz bete zuen godaleta berriro. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.
Txiskeroaz sutu zituen bien zigarretak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.
Ea, sutu bitzate kanoiak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.
Ezetz pentsatzen dudan bakoitzean, Euskal Herri osoa sutu, eta Leitzara aldegiteko gogoa ematen dit. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.
Liburu santuetako hitzek biziki sutzen zioten gogoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.
Kristo bedeinkatua agertu zitzaion; Jainko-maitasunez sutu zion arima eta esan zion: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.
Urrezko Mezkitaren bonbardaketa gorroto sektarioa sutu eta gerra zibila sortzeko estrategia zabalago baten azken fasea al da? Berria - Mundua 2006-02-25
Aste osoan hura zen irteera bakarra, festa-gune bakarra, eta esan gabe doa, neska-mutilen artean harremanak pizteko, sutzeko eta indartzeko aukera paregabea Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Alarde mistoa Irungo Kale Nagusian sartzearekin batera alarde tradizionalaren aldekoak sutu egin ziren. Berria - Harian 2005-07-01
Barbarossa enperadorea sutu egiten zelako horrelakoak entzutean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
-Ez duk egia! -sutu egin zitzaidan, izugarrikeriena bigarrenez aditzean, eta ezpatari oratzeko keinua egin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 343. orr.
Mikel, ez hadi orain txoferrarekin sutu, badaukak kezkatzeko arrazoi handiagorik! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.
Sutu gabe hitz egin dizu, baina gorrotoa dario. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.
Peoi jantzia jantzita eta erabat zikinduta zegoen, eta telebistan horrela aterako zela pentsatze hutsarekin sutu egin zen nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Horrek, haserretu baino gehiago, sutu egin zuen Pekin. Berria - Harian 2005-03-15
Erabakiak Irujo sutu zuen. Berria - Kirola 2006-01-31
Horrela sutu zuen Jaunaren, bere arbasoen Jainkoaren, haserrea. Elizen arteko biblia 2 Kro 28,25
Jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean. Elizen arteko biblia EsZ 6,34
Iritzi publikoa sutzeko soilik balioko dutelako. Berria - Mundua 2006-02-16
Eta hala ere neskari gustatu, horrexek sutzen zuen Gabin, horrexek ematen zion min. «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.
Inguruko mendi baten tontorrean gudari-taldetxo bat zegoen, ispilu bidez eta morse-hizkuntzan nora sutu behar zuten kanoizaleei erakusten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Pareko kasko hartatik, berriz, metrailadore handi batez sutzen zuten burkideek gainaldeko gudu-lerro osoa ordainetan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Ilun zen ordurako han behean, pindarrezko tximeleta haren zigarro-mutur sutua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.
Azao sutuek itzal bizi bihurtzen dituzte inguruak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.
Estepan Urkiaga [....] abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan, faxisten eskuetan jausi da, preso. Haren masailaren loreak ene ezpain sutua zuen ukitu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Gizon batzuk bandera eskuan zutela zetozen, batzuek hitz sutuak esaten zituzten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
Aitaren kontrako jardun sutua da bertso-sorta guztia, nekez imajina daitezke hain familia-giro bilduan halako salaketarik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.
Bihotz sutu hark ez zuen bizitza gehiago desio; bihotzak mesede bat baino ez zuen eskatzen, betiko hoztu baino lehen: Peter manera txarrekin ikustea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.
garretan suturik (3)
sututa zegoen (8)