Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sutsu 1 izond lehia biziz betea, gartsua. ik suhar. (pertsonak)

Izan ere, kartzelak edozein gizaki samintzen du, eta are gehiago Sade bezalako pertsonaia geldigor, ekintzaile, sutsu eta matxino bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Aktibista sutsuak dira hiru emakumeak.  Berria - Harian   2005-07-03

Euskal kultura eta politikaren defendatzaile sutsua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Hala ere, poloniar sutsua izan zen Rufin Piotrowski bizitza osoan, eta beti aldarrikatu zuen bere jaioterria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Don Paulinoren ondoren, beste apaiz sutsu bat etorri zen, don Patrixio.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

Puritano sutsuen erlijioak "purua" izan nahi zuen, handikeriarik gabekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.

Haren ohiko begitarte hertsi eta serioa, inondik ere maitale sutsu bati ez zegokiona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Fede osoko abertzale sutsu harentzat 1953koa azken traizioa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Aski izango zen piromano ero bat nintzela aitortzearekin, edo antikapitalista sutsu bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.

Hurtado Esproncedaren zale sutsua zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Francisco Romero jauna kafearen miresle sutsua zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.

Behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

2 (gauzak)

Antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

-Litekeena da istripu bat izatea, ezta? -amaren ahotsari esperantza sutsua zerion-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 121. orr.

Adiskidantzarik gorenenak, amodiorik sutsu, miretsi eta errespetuzkoenak, isiltasunean oinarritzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

Maxine begira zegokion, begiratu sutsu eta asaldagarriz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 165. orr.

Hala bada, gizonak egin omen ziona gogotik kendu ezinik, musu sutsu bat eman zion ahoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 127. orr.

Musua gero eta sutsuagoa zen eta, halako batean, nire bizkarretik hankartera jaitsi zuen esku bat.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Hilabeterik ez zuen iragaiten berak argitarazten zituen manifestu sutsu bat helarazi gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Haien mintzaldi sutsuak irrigarriak zitzaizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Haiat Al-Nufusek luma hartu, eta mezu sutsu eta pasioz betea bidali zion Amgadi. hainbat tiro eta labankada eman zizkion Berroetari eztabaida sutsu baten ondoren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Beheko auzoko taberna batean, luzanga eta zinegotzia eztabaida sutsuan aritu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

Ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Maitasun-adierazpen sutsu bezain estilizatuak, hunkigarri bezain elaboratuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zurekiko eta zureekiko konfidantza eta adiskidetasun erakusgarririk sutsuenekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 25. orr.

Desira sutsu eta etengabea, konfiantza oso eta ziurra eduki maitasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Nire grina sexual sutsu hura apaltzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Hamasei urteko neskarik ez da joango itsumustuan harengana, burtzoraturik eta grina sutsu batek eraginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Ez dut ulertzen nire gurasoek eta senideek zergatik eztabaidatzen zuten hain modu sutsuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

Haien arteko gizon asko, bihotz bero eta maitasun sutsukoak, konbertitu berriak ziren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.

3 (adizlagun gisa) ik sutsuki.

Pablok sutsu ekin zion ikaskideak infernuko garretatik salbatzeko ahaleginari.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 72. orr.

Beti sutsu dihardu egiaren bila, badaki buruiritzikeriaren uste ergelen artean egia bereizten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Malfoyri sutsu begiratzen zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Baina horrelakoetan Endrek sutsu protestatzen zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Ormazabalek eta Uruñuelak sutsu defendatu dute desobedientzia zibilaren erabilera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Lau hilabete lehenago ez nintzaion hain sutsu agertuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Maitek eta biok larrutan jarraitu genuen sutsu eta bero.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

Baina saia zaitezte Moisesek [...] emandako aginduak eta legea sutsu betetzen.  Elizen arteko biblia   Jos 22,5

Jakinik perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela eta arretaz baztertu kaltegarri dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Nire inguruan jendea kantuz ari zen, sutsu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Aberriaren hobe beharra bezalako argibide luzeetan korapilatu nintzaion sutsu bezain antzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

-Eta ni ere bai -esan zuen Ronek sutsu, herrenka aurreratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

-Zer esan duzu? -bota zion izebak sutsu, ateaz bestaldetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

-Hortaz, egin behar dudan guztia zera da, Snapek harria harrapatu arte itxaron -jarraitu zuen Harryk sutsu-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 235. orr.

Gero eta sutsuago joka dezagun, emakume honek bezala, inoiz etsi gabe, harik eta grazia lortu zuen arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Etxeberrik inoiz baino sutsuago egin zigun predikua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

4 suz betea.

Ur hauek, hotzak diren arren, itxuraz irakiten daudela dirudi, zeren eta, gertatzen baita barru-barruraino erori direla leku sutsu baten gainera, eta suak eta urak elkarrekin topo egin dutela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Etsiak jorik, eguzki sutsuaren azpian eseri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Gero itsasoa, gero airea, gero eter sutsua bera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Bere izpi sutsuak ez ditugu alferrik ikusten ura darien arropak lehortzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

-1883ko abuztuaren 28an, Krakatoa sumendiaren erauntsi sutsua iratzarri zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abertzale sutsu (5); adierazpen sutsu (3); bezain sutsu (6); defendatzaile sutsu (9); eztabaida sutsu (7); eztabaida sutsu bat (3); hain sutsu (8); jarraitzaile sutsu (14); maitale sutsu (5); maitasun sutsu (5); oso sutsu (6)

sutsu agertu (3); sutsu agertzen (3); sutsu bihurtu (4); sutsu egin (3); sutsu jardun (3); sutsu jokatu (5)

abertzale sutsua (7); aldeko defentsa sutsua (4); aldeko sutsua (4); beltzaran sutsua (5); borrokalari sutsua (3); defendatzaile sutsua (23); defendatzaile sutsua izan (3); defentsa sutsua (26); defentsa sutsua egin (13); defentsa sutsua egiteko (3); defentsa sutsua egiten (4)

euskaltzale sutsua (3); eztabaida sutsua (21); eztabaida sutsua izan (6); eztabaida sutsua sortu (3); fededun sutsua (3); gizon sutsua (3); hitzaldi sutsua (3); hitzaldi sutsua egin (3)

inguruko eztabaida sutsua (3); jarraitzaile sutsua (18); jarraitzaile sutsua izan (4); jarrera sutsua (5); lehia sutsua (3); maitasun sutsua (6); miresle sutsua (5); miresle sutsua zen (3)

rock sutsua (6); sostengatzaile sutsua (3)

sutsua izan (31); sutsua izan zen (14); sutsua izan zuen (3)

are sutsuago (4); gero eta sutsuago (9); inoiz baino sutsuago (4); sutsuago ekin (3)

sutsuagoak izan (3)

aurkari sutsuak (3); borrokalari sutsuak (3); defendatzaile sutsuak (5); eztabaida sutsuak (8); grina sutsuak (4); hitz sutsuak (3); jarraitzaile sutsuak (5); maitemin sutsuak (3); oso sutsuak (3)

sutsuak bilakatu ziren (3); sutsuak izan (10); sutsuak izaten (3)

defentsa sutsuan (4); eztabaida sutsuan (6)

sutsuegi jokatu (3)

jarraitzaile sutsuek (4)

zale sutsuen (5)

zale sutsuenek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus