Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sutegi 1 iz errementariaren lantegian, landu behar diren burdina edo gainerako metalak goritzen diren su bizia, gehienetan hauspoduna.

Vulkanoren sutegia. ikusten da burdinari ere hori bera gertatzen zaiola, zeren eta berez gogorra izanik, sutegiaren garretan berotuz gero hura ere bigundu egiten baita, era guztietako forma hartzera egokituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Goritutako burdina sutegitik atera, ingudean jarri, mailuaz jo eta burdinatik aroztegi oso-osoa betetzeko adina txinparta atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

-Eta zuk uste duzu burdinazko piezak jotzen asmatuko duzula, jakingo duzula sutegian lan egiten?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Han, iparraldeko lurraldean, sutegiak eta meatzeak zeuden, eta bertan metatzen ziren luzaro prestaturiko gerrarako erreserbak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.

Erraiten baitzuen ezen olagizonak zirela munduan zeuden gizon bakarrak, zeren infernuak zailtzen eta gogortzen baitzituen gizon haiek egunoroz, sutegietako garretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sutegi-mailua bezalaxe ari zait oraintxe bihotza taupaka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 243. orr.

· Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten; inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei; zaflak jo eta jo hantxe gortzeraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

3 janariak berotzeko egosteko eta frijitzeko erabiltzen den sua; sukaldea.

Tenpluko zerbitzariek sutegi horietan egosiko dute herriak oparitan eskainitako abereen haragia.  Elizen arteko biblia   Ez 46,24

Kanpoan hozkirri zegoen; barnean, ostera, nargileen keak, bezeroen arnasak eta sutegiaren beroak epeltasun gozoa sortua zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Sukaldera joaten entzun zuen Harryk, eta gero zartaginaren hotsa sutegian jartzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Sutegia hotz zegoen, saltxitxa zanpatu bat besterik ez zen ageri, arranparrilaren gainean ahaztua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Gasa lasai erretzen ari zen, sutegiko beroak atsegin ematen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Lekorneko kozinera, hau bere sutegiaren aintzinean bezain bipil eta jarraikia.  Herria   2002-11-07

Bi sukaldari lanean ari ziren sutegiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Sutegi ekonomikoaren txapa ilunaren gainean bi eltze eta kafetera esmalte zurikoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Tomek bere hatzez klask! egin eta sua sortu zuen beheko sutegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Edan, bakarra tea edan zitekeen, aitak berak prestatua gas-sutegi txiki batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Pontxea eta ardoa berotzen ari ziren gas sutegi txiki baten gar apal urdin-gorrixten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sutegi txiki (4)

sutegiaren gainean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus