Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sustraitu, sustrai(tu), sustzaitzen 1 da/du du landareak eta, sustraiak egin, lurrari sustraien bidez atxiki. ik errotu.

Ur-deskargak urtegia husten du, eta honen ertzak goian eta lehor uzten ditu, horrela ihartu egiten delarik han sustraitzea lortutako landaretza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Zergatik sustraitzen da landaretxo hau zuhaitzen adarretan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Horregatik ez du mihurak inoiz lurra ukitzen, eta zuhaitzen adarretan sustraitzen da: debekaturik dauka lurra betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.

Mota guztietako zaborrak zeuzkaten gainaldean pilaturik, eta zuhamuxkak alboetan sustraiturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Harroaren ezbeharrak ez du erremediorik, gaiztakeriaren landarea sustraitua baitu bere baitan.  Elizen arteko biblia   Si 3,28

Nork daki moztu, epaitu, erauzi, erre beharrak ez ote zuen barnago sustraitu?  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 16. orr.

2 sakon eta irmoki finkatu.

Lurralde haietan antzinatik sustraitutako familia bateko poloniar zintzoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Kolonoak sustraitzeari dagokionez, Marokok lekuz aldatu dituen marokoarrak diru laguntzen bidez eusten die han.  Berria - Harian   2005-04-21

Zenbait bakterio-ondotan, baziren entzima batzuk ADN arrotza mozteko ardura zutenak, eta haien bidez eragozten zitzaion bakterioa inbaditu eta han sustraitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Susperraldian, behin baino gehiagotan oroitu zen hartaz, baina oroitzapen hura ez zitzaion sustraitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.

Heroien eta sainduen indarra, naturarenganako gorrotoan, izuan edo nazkan da sustraitzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.

Garbizaletasuna bezala, joera hau ere Bizkaian sustraitu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 110. orr.

Frantziskok Kristoren pausoak jarraitu nahi ditu, eta hor sustraitzen ditu bere irizpide, bizimodu eta hautuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Horrelakoetan sustraitzen da helduenganako mesfidantza, ondoren bere buruarenganako mesfidantza bilakatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.

Islama [...] sustraitu egin zen haien bihotzetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Gure gizartean irmoki sustraituta dauden ideiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Sakon sustraitutako tradizio batekin ari ginela borrokan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Amerikako musikaren historiaren hondorik hondoenera joan da laukotea bere musika sustraitzeko.  Berria - Kultura   2006-05-04

Sarriegik "donostiar herrian sustraitu zuen bere lana, berak herri hori bera gauzatu baitzuen".  Askoren artean   «Rataplan» - 83. orr.

Normalizaziorako espiritua sustraitu du herri honetan.  Berria - Harian   2005-12-08

Bouteflikak «nazioaren berradiskidetzean» sustraitu du kanpaina.  Berria - Mundua   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakon sustraitua (4)

oso sustraituta (3); sustraituta dagoen (3); sustraituta dauden (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus