Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi aldeek hitzartutako erabakiari eskerrak, arte garaikideko zentroa bertan egiteko proiektua abiatu ahal izango dute azkenik hiru erakunde sustatzaileek. Berria - Kultura 2004-05-18
Ez du parte-hartzerik izango, Inalco Boulevardeko talde sustatzaileko kidea baita. Berria - Ekonomia 2004-02-28
1992ko abenduaren 13an, Altsasun, Elkarri-ren talde sustatzailea osatu zen. Berria - Harian 2005-12-08
Enpresa sustatzaileak iragarri du hilaren 30ean zabalduko duela bederatzi zuloko zelai txikia. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Lehen koilarakada ahoan eman aitzin, mahaikide zaratatsuetarik bat zutitu zen, oihu sustatzaileen eta txaloen erdian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.
Antolaketa ekonomikoa, sektore publikoaren eskuhartzea, fiskalitate sustatzailea izan daitezke garapen orekatuaren bila aztertu behar diren aukerak. Berria - Harian 2005-01-22
Bouvillera joan zen lehenbailehen, eta erresistentziaren sustatzaile aritu zen bertan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.
Bereziki nazioarteko kapitalaren interesak omen dira ideologia horren sustatzaile. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.
Maulen beraz, Herriko Etxe Euskaldunen eguna, Euskal-konfederazioa sustatzaile. Herria 2005-05-19
Urruñan, duela hamabost urte muntatu zuten haurtzaindegi bat, Ohantzea elkartea sustatzaile. Herria 2005-11-24
Unibertsitatea ekonomiaren sustatzaile . Herria 2001-09-13
Eskaini ditzaketen errentagarritasun tasa handiak joera horietarako sustatzaile gozoegiak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Jakizue, anaiok, pobretasuna dela salbamenerako bide pribilegiatua, apaltasunaren sustatzaile baita eta perfekzioaren sustrai. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.
Nazioaren ekonomia-garapenaren sustatzaile eta erregulatzaile gisa da estatua nagusi Asiako eremu honetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.
Mugimendu horren lehen sustatzailea Romas Kalanta izan zen. Berria - Mundua 2004-04-23
Arazoak eta arazoen sustatzaileak berdintsuak direlakotz eta, funtsean, helburu bera bilatzen dutelakotz: betiko finkatzea mende luzeetako ukazioa, eskubideen ukazioa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.
Branka aldizkariaren sustatzaile izan zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Orfeoien lehiaketa garrantzitsuenaren sustatzailea izan zen. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Jean Louis Davant xiberotar idazle emankorra eta Filipe Oyhamburu, idazlea hau ere eta bereziki euskal dantzen sustatzaile handia. Herria 2004-04-08
Ostiako gotzainak, Anaia txikien Ordenaren lehen babesle eta sustatzaile ospetsuak [...] galdetu zion behin Frantziskori ea atsegin ote zitzaion anaiak Elizako goi-karguetara jasoak izatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.
Bi akusatuek manifestazioan ez sustatzaile gisa, baizik eta euren kasa parte hartu zutela adierazi zuten. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Krugmanek, esaterako, ideia sortzaile eta sustatzaile nagusi bi bereizten ditu: ekonomilari akademikoak, batetik, eta ekonomia-politiken saltzaileak, bestetik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.
Joan den urtean 550 sustatzaileri aholku eman zion ganberak, eta 119 enpresa sortzen lagundu zuen. Berria - Ekonomia 2004-04-16
3.000 sustatzaile lagundu ditu BBK Gazte Lanbidean Fundazioak. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Nahiz eta hainbat enpresak dirua aurreratu duten, operazioa 60 enpresa biltzen dituen Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean egiten ari da. Berria - Harian 2005-09-14
Lehenengo kasuan ideiaren garapen fasetik enpresa martxan jarri arte emango zaie laguntza proiektu sustatzaileei. Berria - Ekonomia 2004-03-25
EAEko Lurraren Legearen proiektua kritikatu dute etxe sustatzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Bertan, Koldo eta Arantxa Iparragirre trikitilariak eta Patxi Perez dantza sustatzailea izango dira. Berria - Kultura 2004-09-18
Manuel Maria kultur sustatzaile handia izan zen, eta prentsa zutabe asko idatzi zituen El Correo Gallego egunkarian. Berria - Kultura 2004-09-10
Samuel Rogers, poeta izateaz gain, literatur sustatzailea ere bazen. Berria - Kultura 2006-01-04
apeza sustatzaile (3); elkartea sustatzaile (7); elkartearen sustatzaile (4); proiektuaren sustatzaile (6); sustatzaile eta partaideak (3); sustatzaile gisa (9); sustatzaile handia (3); sustatzaile izan (11); sustatzaile izan zen (3); sustatzaile nagusia (16); sustatzaile nagusia izan (3); sustatzaile nagusiak (4)
sustatzailea izan (7); sustatzailea izan zen (3); talde sustatzailea (10)
bergarako proposamenaren sustatzaileak (3); ekimenaren sustatzaileak (3); eztabaidaguneko talde sustatzaileak (3); talde sustatzaileak (20)
bergarako ekimenaren sustatzaileek (8); bergarako proposamenaren sustatzaileek (4); bergarako sustatzaileek (3); boulevardeko sustatzaileek (5); ekimenaren sustatzaileek (13); kanpainaren sustatzaileek (9); proiektuaren sustatzaileek (7); proposamenaren sustatzaileek (4)
ekimenaren sustatzaileen (4); eraikitzaile eta sustatzaileen (4); proiektuaren sustatzaileen (3); sustatzaileen esanetan (3)
proiektuaren sustatzaileetako (3); sustatzaileetako bat (7); sustatzaileetako batek (5)
eztabaidaguneko talde sustatzaileko (5); talde sustatzaileko (20); talde sustatzaileko kidea (3); talde sustatzaileko kideak (8); talde sustatzaileko kideek (6)