Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sustantziero iz
Pixka bat piztearren, sustantzieroa ibili ohi zen, gure aitona, etxez etxe: zerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin, eta horri "txongoa" esaten zitzaion; txongoari lizta bat lotu eta babarrun edo lenteja eltzean sartzen zuen aitonak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
Funtsean [telebista] zer den ederki definitu zuen: sustantzieroaren lana egitera zetorren tramankulu bat zela esan zuen, etxe bakoitzean entretenimendu pixka bat banatzen zuena, jendeak bere denbora nolabait goza zezan, Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.